Berriak

Ate irekien jardunaldi berri bat DBUSen, SEMINARIO eta AIETE auzoetako bizilagunentzat

DBUSen Kotxetegiak ikusteko hurrengo bisita, 2012ko maiatzaren 16-17an izango da. Oraingo honetan, Seminario eta Aiete auzoetako bizilagunak izango dira bisita egiteko aukera izango dutenak.

Auzo horietan bizi diren guztiek, DBUSeko kotxetegiak eta bere Trafiko sekzioa (Kontrol zentroa, SAE, Bideo-zaintza, ikuskatzaileak, gidarien ordutegiak, etab.) eta tailerrak (garbiketako makinak, deposituak betetzeko makinak, autobusen konponketak eta mantentze lanak, garajea, etab.) ikusi nahi badituzte, eta horiekin batera, DBUS seguru bidaiatzeko modua ezagutu ere, izena eman dezakete [email protected] helbidera mezu bat bidalita edo Kotxetegietara deituta (telefono zenbakia: 943 000 200)

Loiola-Martutene bizilagunen bisitaren bideoa ikusi (Diario Vasco-ren bideoa)

Donostiako Tranbia Konpainiak 125 urte bete dituela eta, DBUSek ate irekien jardunaldiak antolatzen ari ditu hiritarrentzat Kotxetegietako instalazioak eta Konpainiaren funtzionamendua ezagutzeko aukera izan dezaten. Auzo ugarietako bizilagunek bisitatu gaituzte jada, eta emaitzak  oso onak izan dira.

 

 

AIETE ETA SEMINARIO AUZOETAKO BIZILAGUNENTZAKO ATE IREKIAK 

  • o Eguna: maiatzak 16-17

  • o Tokia: Kotxerak.

  • o Ordua: 11:00

  • o Gutxi gorabeherako iraupena: 1.15h-1.30h

 BEHARREZKOA APUNTATZEA

[email protected] – 943 000 200

 Hurrengo jardunaldiak honako egun hauetan izango dira gutxi gorabehera:

  • AMARA- LOIOLAKO ERRIBERAK: 2012ko ekainaren hasieran
  • IGELDO- AÑORGA: 2012ko ekainaren bukaeran

 Aldez aurretik berretsiko dira data konkretuak.