Dbus argazki historikoen erakusketa ibiltaria hiriko kultur etxeetan
“DBUSen argazki historikoen erakusketa” ibiltaria ikusgai Intxaurrondo Kultur Etxean, otsailak 8-23 bitartean.
Donostiako Tranbia Konpainiak, DBUSek, sortu zeneko 125. urteurrena ospatzen duela eta antolaturiko ekitaldien agendarekin jarraituz, DBUSek “irudi historikoen erakusketa” antolatu du DBUSen azken 125 urteetako historia ezagutzera emateko asmoz.
DTKren historia eta bilakaera Donostiako hiriaren bilakaerari oso loturik dago, eta Konpainiaren historiaren bidez hiriaren garapena ikus daiteke.
Donostia Kultura eta Donostiako Udalari esker, oraingo honetan erakusketa ibiltaria Intxaurrondo Kultur Etxean egongo da ikusgai, otsailak 8 eta 23 egunetan zehar. Erakusketaren ateak zabalik daude herritar guztiek guztientzat.
Erakusketa ibiltaria, urtarrilean zehar, Amara auzoko Ernest Lluch Kultur Etxean egon da ikusgai eta datozen hilabeteetan, hiriko hainbat Kultur Etxeetan erakutsiko da.
Erakusketan konpainiak urteetan zehar izan duen bilakaera zein izan den ikusi ahal izango da DTK-k 125 urteotan donostiarrei zerbitzua emateko erabili izan dituen garraio publikorako ibilgailu ezberdinen irudien bitartez.
Erakusketako irudiak berriki argitaraturiko eta jadanik liburu dendetan salgai dagoen Juanjo Olaizola Elordik idatziitako “DBUS 125 urte/años” liburutik ateratakoak dira.
INTXAURRONDO KULTUR ETXEA Erakusketaren ordutegia -Otsailak 8tik 23ra -Astelehenetik ostiralera, 16:00-20:30etara. OTXOKI PASEALEKUA 218, 20015 DONOSTIA |
DTKren historia ahalik eta pertsona gehienetara hurbiltzeko asmoarekin, erakusketa ibiltaria da eta ondorengo Kultur Etxeetan ikusten jarraitu ahalko da:
- Okendo (Gros): martxoaren 19tik 29ra.
- Casares (Altza): apirilaren 2tik 13ra.
- Okendo (Gros): martxoaren 17tik 27ra
Era berean, Gipuzkoako Foru Aldundia, Gizarte Kutxa eta FNACek babesa 125. urteurren honi eskainitako babesa gogorarazi nahi dugu.