DBUS-ek Donostiako Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astean parte hartzen du
Irailaren 16tik osteguna, irailaren 22ra, “adimena erabiliz mugitu eta hobeto bizi” lemapean, Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astea ospatuko da. Donostian aste berezi hau irailaren 24ra arte luzatuko da eta asko izan dira aurtengo ediziorako antolatu diren jarduerak.
DBUS ere Mugikortasun Iraunkorraren aldeko ekintzetan parte hartu nahi izan du eta horretarako egitarau ofizialeko zenbait ekintza sustatu ditu.
–DBUS eta Udaleko Mugikortasunerako Zuzendaritza mugikortasun iraunkorraren alorrean gauzatzen ari diren ekintzak jakitera emateko hitzaldia egingo da. Honetan bereziki aipatuko dira CIVITAS eta AENEAS Europa mailako proiektuak. Mintzaldia irailaren 16an, ostegunean egingo da, 19:00etan Udal Liburutegiko kriptan (sarrera San Jeronimo kaletik).
-DBUS-en instalazioak bisitatu ahal izango dira irailaren 17, ostiralerako antolatutako bisita gidatuan. Honakoa 10:30ean hasiko da eta parte hartu ahal izateko beharrezkoa da aurrez 943 000 200 telefonoan izena ematea.
–Igande goizean, irailak 19 Asteko ekintza nagusia egingo da Kontxa Pasealekuan. ‘Erakustaldi Estatikoa’, ibilgailuek bestelako garraiobideekin adibidez, bizikletarekin, garraio publikoarekin edota oinez ibiltzearekin alderatuz okupatzen duten espazio fisikoari buruz herritarrak kontzientziatzeko xedea duen jarduera da, hain zuzen ere.
Ekintza aurrera ateratzeko 99 kotxe beharko dira eta hiritarrei euren parte hartzea eskatzen zaie udaletxetik. Igandean kotxearekin bertara gerturatu nahi duenak aurrez 943 000 200 telefonora deitu beharko du izena emateko.
Egitarau zabala
DBUS-ek sustatutako ekintzez gain, asko dira egitaraua osatzen duten ekintzek.
Astelehenetik (hilaren 20a) aurrera, eta hiru egunez, Donosti Ttipi-Ttapa jarduera egingo da; hau eskolekin egin ohi da eta gazteenek hirian mugitzeko autonomia izan behar dutela nabarmendu nahi du. Aurten, 9 ikastetxetako 400 ikasle inguruk hartuko dute parte. Halaber, astelehenean ere, ‘Gráfica Social 03: peatón’ erakusketa zabalduko da Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Zentroan.
Asteartean, irailak 21, Bartzelonako Unibertsitateko antropologian doktore den Manuel Delgadok ‘La Sociedad de las Aceras’ hitzaldia eskainiko du Cristina Enean.
Asteazkenean, Eskola Bideen III. Topaketa egingo da; bertan, Donostia, Ourense, Basauri eta Ermuko Eskola Bideei buruzko esperientzien inguruan jardungo dira. Asteazkenean 17:00etan, Kalapie-k merienda emango die La Perla ingurura gerturatzen diren txirrindulariei.
Azkenik, ostiralean , irailak 24, 11:00etan Cristina Enean Alfonso Sanz-ek espazio publikoa oinezkoentzat berreskuratzeari buruzko mintegi bat emango du. Arratsaldean berriz, 17:00etan, ‘hiria ibili eta auzoa bizi’ topaketa egingo da hainbat auzo-elkarterekin.