Berriak

DBUS-ek Jose Luis Perez saria eskuratu du sariaren IX. edizioan enpresak gizartearekin duen erantzukizunagatik

Entrega_premios_RSCMaitzaren 24an, asteartez, Giza Baliabideen Gestiorik hoberenari ematen zaizkion Capital Humano sariak eta enpresen erantzukizun sozialari ematen zaion Jose Luis Perez saria banatu ziren Madrileko Comillas Unibertsitate Pontifizioko Areto Nagusian, Wolters Kluwer Empresas-ek eta Capital Humano aldizkariak antolatutako ekitaldi batean.

Jose Ramon Bustos Saiz Errektore Gorena izan zen ekitaldiaren buru, eta bertan Donostiako Tranbia Konpainiak (DBUS) “Jose Luis Perez” saria eskuratu zuen enpresak gizartearekin duen erantzukizunarengatik, hain zuzen ere Gizarte Erantzukizunarekin lotutako gaietan egin duen ibilbideagatik eta etengabe pertsona, bezero, hornitzaile, langile eta gizarte osoarekin izan duen ardurarengatik. Era berean, Konpainiak lortutako barruko ekitatea, enpresaren etika eta ingurumenaren zaintza bikaina aipatu zituzten, horiekin Donostiako hiritarren bizi kalitatea hobetzen nabarmenki lagundu delakoan.

Sariaren IX. edizioa izan da, eta sari hau, giza baliabideen eta enpresa gestioaren eremuan prestigio handia daukana, aurreko edizioetan beste enpresa ezagun batzuei eman zaie, besteak beste MRW, KUTXA edo NH HOTELAK enpresei.

Ekitaldi berean banatu ziren, halaber, Capital Humanok Giza Baliabideen Gestiorik hoberena saritzeko egiten duen lehiaketaren XV. edizioko sariak. KELLOGG, BANESTO ETA LEROY MERLIN izan ziren lehiaketako kategoria bakoitzean irabazleak.

Enpresak Erantzukizun Sozial Korporatiboari buruzko lehen memoria argitaratu berri du, 2010eko ekitaldiari dagokiona alegia. Erantzukizun Sozial Korporatiboari buruzko memoria dokumentu formala eta publiko bat da, non erakundeek gestio etikoarekin eta garapen iraunkorrarekin lotuta izan dituzten eraginak, egin dituzten jarduketak eta hartu dituzten konpromisoen berri ematen baitituzte, disziplina anitzeko ikuspegi batetik eginda eta alderdi ekonomiko, sozial eta ingurumenekoak aztertuta. Dokumentua Europar Batasunak definitutako Global Reporting Initiative (GRI) gidaren 3.0 bertsioaren arabera idatzita dago.

Donostiako Tranbia Konpainiaren (DBUS) ESKari buruzko Urteko Memoria Dbuseko web orrian (www.dbus.es) daukazue eskuratzeko moduan

DBUSerako bereziki pozgarria da sari hau jasotzea. Saria, jakina, Konpainiak kalitate, berdintasunaren aldeko politika, ingurumenarekiko konpromisoa eta gestioaren eraginkortasunaren alorrean egindakoagatik jaso berri dituen beste sari batzuei gehituko zaie.