Dbus-ek mikrobusen flota berrituko du, Integraliak jarritako karrozeria duten Mercedes Benz etxeko mikrobusekin
Dbusek bere mikrobusen flota berritzeko lanak Goiko Autori, Mercedes Benz etxeak Donostian duen kontzesionarioari, esleitu dizkio.
Mikrobus berriak Euro 6 teknologiadunak dira, eta Mercedes etxeko Sprinter txasisa dute. Txasisa, ordea, Integraliak jarriko die mikrobusei. Ibilgailuak 26 plazakoak dira, eta behe plataforma integrala dute. Era berean, mugikortasun urria duten pertsonentzako lekua dute.
Esleipenarekin Donostiako goi aldeetan bizi direnei garraio publikoko zerbitzua ematen dieten lau autobus lineetako ibilgailuak berrituko dira.
Ibilgailuak %100 pertsonalizatuak izango dira eta Dbuseko mikrobus lineen erabiltzaileen premietara egokituta egongo dira. Hala, ibilgailuek Dbusek eskatzen dituen ezaugarriak izango dituzte:
• Ate lerragarri bikoitzaren irekiera, 2,5 segundoko maniobra denborarekin.
• Arrapala elektriko teleskopikoa, gurpildun aulkiak sartzeko.
• Aire hotzeko gortina ate lerragarrian, barruko isolamendu termikoa optimizatzeko.
• Klimatizazio ekipamendua sabaian (hotza/beroa)
• Mugikortasun urria duten pertsonentzako aulkiak zoru baxuaren mailan, eskailera maila igo beharrik eduki ez dezaten.
• Abiadura kaxa automatikoa, 7 abiadurakoa, konfort optimizatuarekin eta kontsumoen murrizketarekin.
Mikrobusek modu seguruagoan eta eraginkorragoan gidatzeko prestazioak ere badituzte, orografia zaileko lekuetan mikrobusek egiten dituzten ibilbide konplexuetarako.
Mikrobus berri hauek erosita, gainera, Dbusek ingurumena zaintzeko lanean jarraituko du. Ibilgailu berriek Euro 6 motorra izango dute, eta horri esker egun Euro 4 mikrobusekin egiten den kontsumoa murriztu ahal izango da, bai eta kutsatzaileen mailak jaitsi ere, kutsadura maila beherenetara jaitsiz, GNK ibilgailuen kutsadura mailen parera.