Berriak

DBUS-eko bidaiarien marka berria 2009ko lehen seihilekoan

2009ko lehen seihilekoan DBUSeko zerbitzuak erabili dituzten bidaiari kopuruak igoera nabarmena izan du. 13.749.681 izan baitira autobusa erabili duten bidaiariak. Aurreko urteko lehen seihilekoarekin alderatuta, 221.588 bidaiari gehiago egon dira aurten, eta 2005eko lehen seihilekoan baino 1.012.041 gehiago. 12.737.640 bidaiari egon ziren urte hartan.

Azken hamabi hilabeteetan, 2008ko uztailaren 1etik 2009ko ekainaren 30era, DBUSek bidaiari marka berria izan du, 28.224.373 erabiltzailerekin. Aurreko urteko garai berberean baino 719.621 bidaiari gehiago, eta azken hiru urtetakoekin konparatuz, 1.828.120 bidaiariko hazkundea egon da.

Datu hauekin Donostia autobusaren erabilera-biztanleko indizearen buruan jarraitzen du, beste hiri batzuekin alderatzen badugu.

Lineei dagokionez, erabiliena 28 AMARA – OSPITALEAK izan da, 2.355.279 bidaiarirekin, hurrengoa 13 ALTZA izan da, 1.833.466rekin eta hirugarrena 5 BENTA BERRI, 1.163.764rekin.

Autobusa gehien erabili diren hilabeteak ekaina 2.394.844 bidaiarirekin eta martxoa izan dira, 2.373.200 pertsonekin. Gutxien erabili direnak berriz, otsaila 2.237.201 bidaiarirekin eta apirila 2.146.694rekin izan dira. Hilabete motzenarekin eta Aste Santuarekin bat egiten dutenak, hain zuzen ere.

Erabileraren batez bestekoa hazten jarraitu du, azken urteetan bezala, bai lanegunetan, eta baita larunbata eta jaiegunetan ere, nahiz eta, normala denez, lanegunetan autobusen erabilera handiagoa izan, bateaz besteko 89.535 bidaiarirekin.

Garrantzitsua da lanegunetako hazkunde handia nabarmentzea, eguneko 2.500 bidaiari gehiagorekin. Larunbata eta jaiegunetan gainera, bidaiari kopurua hazten doa, azken urteetan bezala.

Lehen seihilekoaren erabiltzaileen %86,55ak garraio bonoak erabili ditu. Honen arabera, urteko lehen seihilekoan 11.897.410 bidaia egin dira bonoekin, aurreko urtean baino 535.662 gehiago, eta 1.852.271 txartel arruntarekin.

Era berean, aipagarriak dira 2007 eta 2008an ezarritako hileko bonoetan 400.00 bidaiarien hazkundea eman dela, bai eta Lurraldebus txartela erabili duten 640.000n bidaiariak.