DBUS zerbitzuak oso balorazio altua jaso du erabiltzaileen eskutik
Kalitate planaren barruan, DBUSek inkesta berri bat egin du bere erabiltzaileen artean 2008ko irail, urri eta azaroan.
1.270 inkesta egin dira Donostiako Tranbia Konpainiak eskaintzen dituen hiri autobusen 26 lineetan, hainbat ordutegitan eta, bai adinari bai erabilera maiztasunari bai bizitokiari dagokienez, oso ezaugarri desberdinak dituzten erabiltzaileak kontuan hartuta.
Inkestatik ateratako emaitzen artean, hona hemen nabarmentzeko moduko aspektu batzuk:
– Batez besteko nota 7,30ekoa izan da , hau da, hobekuntza izan da aurreko urteetan egindako inkestekiko, izan ere, 2005eko nota 7,09koa izan zen; 2003koa 6,35ekoa; eta 2002koa, berriz, 6,08koa.