DBUSek, 125.urteurrenaren DBUSBERRI ale BEREZIA argitaratzen du
DBUSek, 125. Urterurrenaren DBUSBERRI aldizkariko “ale berezia” argitaratu du, 2011ko abuztuaren 28an, Donostia Tranbia Konpainiaren 125. Urteurrena bete bait da.
11. ale hontan eduki ezberdinak aurki daitezke: DTKren gertaera nagusien historia laburra, elkarrizketak, bai Donostiako alkateari egindakoa, Juan Karlos Izagirre, bai Konpainiako historiaren partaideak diren lankideei eta DBUSi buruzko bitxikeri asko.
DBUSBERRI orain dela 2 urte sortu zen, Donostiako Tranbia Konpainiaren komunikazio eta hobekuntza planaren barruan.
Hiru hilero argitaratzen den aldizkariak, 15.000 aletako tirada du eta zuzenean, autobusa gehien erabiltzen duten erabiltzaileen etxeetara bidaliko da. Era berean, hiriko zentro publiko desberdinetan hartu ahali zango da, esate baterako liburutegietan, kultur etxeetan, Udal-infon, Mugikortasunean, eta CTSS-DBUS bertako erabiltzaileen arretarako bulegoan eta www.dbus.es webgunean formatu elektronikoan.
Hurrengo aleetan, eta 2012ko uztaila arte lehenengo zerbitzua martxan jarri zenetik bat eginda, DTKren 125. Urteurrenari buruzko albiste gehiago argitaratuko dira.