Berriak

DBUSek 222 panel fotovoltaiko jarri ditu Kotxerasen

Dbusek 36kWp potentziako 222 panel fotovoltaiko jarri ditu kotxerasen.

Dbusek duen 2007-2008 epealdiko Plan Estrategikoaren ekintzetan aurreikusita dago eta hone-kin Dbusek atmosferara jaulkitzen duen gas kutsakor kopurua gutxituko nahi du.

234.000 euroko instalazio hau Energiaren Euskal Erakundeak ezarri eta zuzendu du eta Dbuseri errenditzen eman dio instalazioa.

Instalazioa Norsolarrek burutu du eta honek ISOFOTÓN ISF-200/18 markako 222 panel jarri ditu . Panelak Kotxeraseko estalkian jarri dira.

Egitura metalikoak aluminiozko eskuaira eta listoiez osatu dira eta hauek eraikuntzako estalkiko hormek aseguratzen dituzte. Era berean, estrukturak eta panelak aseguratzeko lastak jarri dira haizeak sor ditzakeen arazoak ekiditeko. INGETEAM (Ingecon Sun) markako 3 inbertsore trifa-siko ezarri dira, bakoitza 10kWkoa .

36.000 kwh-ko urteko produkzioa aurreikusten da, estatistika meteorologikoen erabilpen orduak kontuan izanda. Ekoizpen honen baliokidea 36 pertsonen urteko kontsumo elektrikoa da.

Gainera, beste energia mota kutsakorren erabilpena ekidingo da hala nola, ikatza, fueloleoa etab. Beraz, energia garbi hau erabiliz CO2.ko 34.000 kg gutxi gorabehera izango da atmosfe-rara jaulkiko ez dena.

Inbertsio garrantzitsu honekin eta, biodiesela duten eta kutsadura gutxitzen duten autobus ontzi berritzearekin, Dbusek hiritarrei garraio publiko jasangarria eta ingurumenarekin errespetuzkoa eskaini nahi die.