Berriak

DBUSek berriro bidaiarien errekorra hautsi du 2010eko lehen seihilekoan

EvolucionDBUSeko zerbitzuetako autobus bidaiarien kopurua nabarmenki igo da 2010eko lehen seihilekoan, 14.177.071 bidaiari izan dira eta. ZIfra horrek esan nahi du 427.359 bidaiari gehiago egon direla 2009ko lehen seihilekoarekin alderatuta, eta berretsi egiten du 2005eko lehen seihilekoan egon ziren 12.737.640 bidaiarirekin alderatuta egon den 1.439.431 bidaiariko igoera.

Azken hamabi hilabetetan, hau da, 2009ko uztailaren 1etik 2010eko ekainaren 30era bitartean, DBUSeko bidaiari kopuruak errekorra hautsi du berriro ere 28.887.739 bidaiarirekin. Aurreko urtean, epealdi berean, izan ziren bidaiariekin alderatuta, 663.335 bidaiari gehiago egon dira eta azken hiru urte hauetako datuak aztertuta, bidaiarien igoera 1.382.987koa izan da.

Datu horiekin, eta beste hiri batzuekin alderatuta, Donostia da autobus erabiltzaile gehien duena biztanleko.

Lineaz linea begiratuta, AMARA-OSPITALEAK 28. linea izan da erabiliena (2.391.369 bidaiari), eta, ondoren, 13. linea, ALTZAkoa (1.831.430) eta 5garrena, BENTABERRIkoa (1.462.622).

Martxoa eta maiatza izan dira autobusa gehien erabili diren hilak ( 2.498.619 eta 2.451.391 bidaiari, hurrenez hurren). Osterantzean, autobusa gutxien erabili diren hilak apirila, hilik motzena eta Aste Santukoa, eta otsaila izan dira ( 2.241.212 eta 2.250.496 bidaiari, hurrenez hurren).

Lanegunetan, larunbatetan eta jaiegunetan autobusa erabiltzen dutenen bataz bestekoak gora egiten jarraitu du, azken urteetan bezala. Dena dela, eta logikoa denez, lanegunetan erabiltzen da gehien, lanegunetan bataz besteko hori 91.947koa izanik.

Garrantzitsua da azpimarratzea lanegunetan erabiltzaileen kopuruan egon den igoera handia. Izan ere, 2009ko datuekin alderatuta, eguneko 2.500 bidaiari inguru gehiago erabiltzen dituzte autobusak lanegunetan, eta, 2008ko datuekin alderatuta, berriz, 5000 bidaiari gehiago laneguneko. Larunbat eta jaiegunetako bidaiari kopurua ere nabarmenki igotzen ari dira, azken hiru urteetan bezala.

Lehen seihilekoko erabiltzaileen %88,08k bidaia txartelean deskontua egiten dieten garraio txartelak erabili dituzte. Bidaiarien %11,92k baino ez du erabili noizbehinkako txartela. Horrek esan nahi du urteko lehen seihilekoan 12.486.826 bidaiatan egin dela deskontua eta 1.690.245 bidaiatan, berriz, ohiko prezioa ordaindu dela. Hori horrela, txartelean deskontua izanda bidaiatu duten pertsonak 589.416 gehiago dira aurreko urteko zifrarekin alderatuta, zifra hori jada handia izanik.

Azpimarratzekoa da, halaber, 2007an eta 2008an zehar ezarri zen hileko bonobusa erabili duten bidaiariak gutxi gorabehera 100.000 gehiago izan direla (1.250.000 bidaiari baino gehiago). Lurraldebus txartela erabili duten bidaiariak, berriz, 1.200.000 baino gehiago izan dira.