Berriak

Dbusek ibilgailu elektriko bat erosi du

Energia berriztagarrien eta garraio iraunkorraren aldeko apustuarekin jarraituz, Dbusek ibilgailu elektriko bat erosi du autobusen mantentze lanak direla-eta konpainiako teknikariek egin ohi dituzten joan-etorrietarako.

Erosi den ibilgailua Renault markako Kango Z.E. modelokoa da, 170 Km inguruko autonomia dauka, eta gutxi gorabehera 155 Wh kontsumitzen ditu Km-ko. Ibilgailua kargatzeko Dbusek karga elektrikorako puntu bat instalatu du bere instalazioen kanpoaldean.

Ibilgailu elektriko hau martxan jarrita, Dbusek berriro erakutsi du ingurumenarekin konprometituta dagoela; izan ere, horrek energia kostuetan aurreztea ekarriko du ohiko furgoneta dieselak baino % 60 erregai gutxiago gastatuko delako, eta, horretaz aparte, ingurumenera ez da batere CO2 -rik igorriko eta ohiko ibilgailuek sortzen duten zarata nabarmen murriztuko da.

2012ko ekainaz geroztik Donostiatik dabilen Dbuseko autobus hibridoa hiri garraio iraunkorraren beste adibide garbia da. Seriean montatutako motor hibrido bati esker, MAN etxeak garatutako autobus honek %30 erregai gutxiago kontsumitzen du eta, horrekin batera, ingurumenera igorritako CO2 kantitateak murriztu ere bai. Autobus hibridoak gelditzeko eta abiarazteko duen sistema automatikoak erregai kontsumoa eta igorpenak murriztea ahalbidetzen du.

Konpainiaren instalazioak ere energia berriztagarrien erabileraren beste adibide on bat dira, 2008az geroztiz Kotxetegietan 180 panel fotovoltaiko jarrita daudelako eta panel horiekin eguratsera 34.000 kg CO2 gutxiago igortzen direlako.

Dbus eta Donostia erreferentzia bihurtu dira munduan, ingurumena errespetatzen duten neurriak ezartzeari dagokionez. Konpromiso hori, gainera, orain dela gutxi saritua izan da, hain zuzen ere Gasteizen irailean egin den Civitas Kongresuan, non Donostiak eta Dbusek 2012. Urteko Hiria izeneko Civitas Saria eskuratu baitute duten hiri garraio iraunkor bikainagatik.