DBUSen Argazki Historikoen Erakusketa ibiltaria Casares Kultur Etxean
“DBUSen argazki historikoen erakusketa” ibiltaria ikusgai Altza auzoko Casares Kultur Etxean, apirilak 2-13 bitartean.
Donostiako Tranbia Konpainiak, DBUSek, sortu zeneko 125. urteurrena ospatzen duela eta antolaturiko ekitaldien agendarekin jarraituz, DBUSek “irudi historikoen erakusketa” antolatu du DBUSen azken 125 urteetako historia ezagutzera emateko asmoz.
DTKren historia eta bilakaera Donostiako hiriaren bilakaerari oso loturik dago, eta Konpainiaren historiaren bidez hiriaren garapena ikus daiteke.
Donostia Kultura eta Donostiako Udalari esker, oraingo honetan erakusketa ibiltaria Altzako Casares Kultur Etxean egongo da ikusgai, apirilak 2 eta 13 egunetan zehar.
Erakusketaren ateak zabalik daude herritar guztiek guztientzat.
Ernest Lluch Kultur Etxean eginiko erakusketaren bideo ikusi.
Erakusketan konpainiak urteetan zehar izan duen bilakaera zein izan den ikusi ahal izango da DTK-k 125 urteotan donostiarrei zerbitzua emateko erabili izan dituen garraio publikorako ibilgailu ezberdinen irudien bitartez.
Erakusketako irudiak berriki argitaraturiko eta jadanik liburu dendetan salgai dagoen Juanjo Olaizola Elordik idatziitako “DBUS 125 urte/años” liburutik ateratakoak dira.
DTKren historia ahalik eta pertsona gehienetara hurbiltzeko asmoarekin, erakusketa ibiltaria da eta ondorengo Kultur Etxeetan ikusten jarraitu ahalko da:
- Casares (Altza): apirilaren 2tik 13ra. Camino de Darieta, 1 – 20017 Donostia
- Okendo (Gros): apirilaren 16tik 27ra.
Era berean, Gipuzkoako Foru Aldundia, Gizarte Kutxa eta FNACek babesa 125. urteurren honi eskainitako babesa gogorarazi nahi dugu.