DBUSen argazki historikoen erakusketa Kultur Etxeetan
“DBUSen argazki historikoen erakusketa”-ren inaugurazioa Ernest Lluch Kultur Etxean burutu zen, urtarrilaren 17an, asteartea, 19:00etan.
Donostiako Tranbia Konpainiak, DBUSek, sortu zeneko 125. urteurrena ospatzen duela eta antolaturiko ekitaldien agendarekin jarraituz, DBUSek “irudi historikoen erakusketa” antolatu du DBUSen azken 125 urteetako historia ezagutzera emateko asmoz.
DTKren historia eta bilakaera Donostiako hiriaren bilakaerari oso loturik dago, eta Konpainiaren historiaren bidez hiriaren garapena ikus daiteke.
Donostia Kultura eta Donostiako Udalari esker, erakusketa datozen hilabeteetan hiriko hainbat Kultur Etxeetan erakutsiko da.
Erakusketan konpainiak urteetan zehar izan duen bilakaera zein izan den ikusi ahal izango da DTK-k 125 urteotan donostiarrei zerbitzua emateko erabili izan dituen garraio publikorako ibilgailu ezberdinen irudien bitartez.
(EITB-ren bideoa)
Erakusketako irudiak berriki argitaraturiko eta jadanik liburu dendetan salgai dagoen Juanjo Olaizola Elordik idatziitako “DBUS 125 urte/años” liburutik ateratakoak dira.
Irudien erakusketa Ernest-Lluch Kultur Etxean urtarrilaren 17an inauguratu da eta urtarrilaren 28a arte iraungo du. Herritar guztiek dauzkate erakusketa honen ateak zabalik.
DTKren historia ahalik eta pertsona gehienetara hurbiltzeko asmoarekin erakusketa ibiltaria izango da eta ondorengo Kultur Etxeetan ikusi ahal izango da:
• Ernest Lluch (Amara): urtarrilaren 17tik (inaugurazio eguna) 28ra.
• Intxaurrondo Berri (Intxaurrondo): otsailaren 8tik 23ra.
• Okendo (Gros): martxoaren 2tik 24ra.
• Casares (Altza): apirilaren 3tik 13ra.
Era berean, Gipuzkoako Foru Aldundia, Gizarte Kutxa eta FNACek babesa 125. urteurren honi eskainitako babesa gogorarazi nahi dugu.