Berriak

Donostiabusek SmartCEM proiektu europarrean parte hartuko du

011Donostiabusek, Donostiako Udalarekin eta Europako beste hiri eta erakunde batzuekin batera, SmartCEM (Connected Electro Mobility) izeneko proiektu piloto berritzailean parte hartuko du. Proiektua 2012ko urtarrilean jarriko da abian eta 30 hilabetetan garatuko da. SmartCEM proiektua Europar Batzordeak berrikuntzako programa pilotoei buruz egindako 2011ko deialdian aurkeztu zen. SmartCEM proiektua aukeratukoetako bat izan da.

Proiektu horren bitartez, Europar Batasunak 85.025 € emango dizkio Dbusi eta 44.436 € Donostiako Udalari esandako proiektu europarrean parte hartzeagatik.

Dbusekin eta Donostia-San Sebastiango Udalarekin batera, beste hiri eta erakunde batzuek ere parte hartzen dute proiektuan. Besteak beste, honako hauek: Bartzelonako eta Turingo hiriek, Newcastleko Unibertsitateak, Tecnaliak edo Euskadiko Mugikortasun eta Logistikako Klusterrak, Belgikako Ertico erakundeak, NEC Europek eta Erresuma Batuko Gateshead Collegeak, edo Kataluniako Idiada eta RACC enpresek, bai eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ere.

Proiektuak mugikortasun elektrikoaren gainean arituko da, datozen urteetan hirietan mugikortasun mota hori garatzea espero baita, eta funtsean ibilgailu elektrikoen portaera zein auto gidariek ibilgailu horietara nola moldatzen diren baloratzea izango da, ohiko erregaiaz funtzionatzen duten ibilgailuak erabiltzeari utzi eta ibilgailu eletrikoak erabiltzen hastean beste premia batzuk agertuko diren heinean. Etorkizunean mugikortasun elektrikoaren inguran sor daitezkeen negozio aukera berriak ere aztertuko dira.

Proiektuan parte hartuta, Dbusek bere lineetan dagoeneko martxan dagoen autobus hibrido berria gidatzean izandako esperientzia jarriko du ekarpen gisa, ibilgailuak hiriko hainbat ingurunetan duen portaera aztertuta eta ohiko ibilgailuak erabiltzearekin alderatuta dauden aldeak ikertuta.

Udalak, berriz, portaera aldaketa hori baloratzeko hirian instalatuko den car-sharing elektrikoaren sistema berriaren bezeroak hartuko dira kontuan. Sistema berri horrekin hiritarrek ibilgailu propio izan beharrik gabe mugitu eta desplazatzeko aukera izango dute, gehienetan garraio publikoa erabilita eta noizean behin car-sharing sistema. Horretarako, asmoa da garraio publikoko txartela zerbitzu horretan ere erabili ahal izatea.

Proiektu honen bitartez hiriek ikusi ahal izango dute zer izan daitekeen ibilgailu elektrikoek etorkizunean hirian izango duten garapena erabiltzailearen ikuspuntutik, eta karbono igorpenak neurtzeko, monitarizatzeko eta ebaluatzeko tresnak garatuko dira. Ebaluatu egingo da zenbateraino optimizatu daitekeen garraioen efizientzia ingurumen iraunkortasuna kontuan izanik, eta, bukatzeko, elkarreragina bultzatuko da denbora errealean alde guztien artean: gidaria, ibilgailua, azpiegituren eta energia azpiegituren kudeaketa.