DTKren historiako 3 ibilgailuren erakusketa Alderdi Ederren
Donostiako Tranbia Konpainiaren 125. urteurrenaren ospakizun ekitaldiekin jarraituz, Dbusek erakusketa antolatu du DTKren historiako epe desberdinetako 3 autobusekin. Ekitaldi hau Carrocerias Burilloren laguntzarekin antolatu da.
Uztailaren 6an, 7an eta 8an Alderdi Ederreko zabalgunean, udaletxe aurrean, DTK-k historian zehar izan dituen 3 autobus mota egongo dira ikusgai. Erakusketa ireki honi esker hiriko garraio publikoaren udal enpresak azken 50 urteotan izan duen garapena aurrez-aurre ikusi ahal izango da.
Hauek dira ikusgai egongo diren trolebusak:
o 2 solairuko BUT Q-1 trolebusa. 60-70 hamarkadetan Londonetik ekarritako trolebusa, Konpainiaren 75. urteurrenarekin batera.
o Mercedes 318 autobusa. 80-90 hamarkadetako ibilgailu klasikoa, Konpainiaren 100. urteurrenarekin batera.
o MAN LIONS CITY HYBRID autobusa. Azken teknologiako autobusa, Dbusera ekarria Konpainiaren 125. urteurrenarekin batera.
Uztailaren 6an, 7an eta 8an, autobusen erakusketaren ordutegia 11:00etatik 14:00ak arte izango da goizez, eta arratsaldez 16:00etatik 20:00etara. Ordutegi honetan zehar autobusen barnera sartu ahal izango da aspaldiko garaiak gogoratzeko eta autobusen garapena nolakoa izan den ezagutzeko.
Dbusek Burdinbidearen Euskal Museoaren laguntza eskertu nahi du, egun hauetarako normalean Azpeitiako museoan erakusgai egoten den Trolebusa uzteagatik, bai eta Autobusen Lagunen Gipuzkoako Elkartearen laguntza ere, 318 autobusaren mantentze lanetaz arduratzen delako.
Era berean, Dbusek eskertu nahi du 125. urteurreneko ekitaldietako laguntzaileak diren Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Kutxa Gizarte Ekintzaren babesa.