Berriak

Erronka berriak, hiri berriak hitzaldi irekia

webNAP_8016Hiri espazioa egungo hirian eta espazio horrek etorkizunari begira dituen erronkak dira datorren azaroaren 17an, 9:00etatik aurrera, DTKren 125. urteurrena dela eta, Donostiako Udaleko Udalbatza Osoko bilkuretarako Aretoan egingo den hitzaldiaren gaia.

Oso aukera ona da Guillermo (Gil) Peñalosari zuzen-zuzenean entzuteko. Peñalosa, zeinak jendearengan pentsatutako hiriak sortzea oso gustuko baititu, erreferente ospetsua da nazioartean hiri espazioen diseinu eta administrazioari dagokienez eta eta egungo hirietan mugikortasun iraunkorra egon dadin beharrezkoa den azpiegitura egokiei dagokienez.

Peñalosa 8-80 Cities irabazi asmorik gabeko erakunde kanadiarreko zuzendari exekutiboa da, eta hiri osasungarriagoak eta iraunkorragoak sortzerakoan hartu duen konpromisoak nazioarteko hiri eta erakunde batzuetan aholkulari gisa parte hartzera eraman du, bai eta bost kontinentetan hitzaldiak ematera ere. Munduko beste hiri batzuetan hiriko espazioak aldatu eta erakargarriagoak eta bizigarriagoak egiteko izan diren esperientziak ezagutzeko aukera izango dugu hainbat Organismo, Erakunde Publiko eta Unibertsitate ospetsutan errekonozimendu handia izan duen pertsona baten eskutik zuzenean.

Peñalosak gai horren gainean berak duen ikuspegia eta estrategia partikularra ezagutzeaz gain, eztabaidarako tartea ere egongo da. Hau da, bertaratuek parte hartu ahal izango dute, beren galderak eginda, azaldutako jarduketak gure hiriak dituen arazoekin kontrastatuta. Elkarrizketarako espazio hau entretenigarriagoa egiteko, teknologia berrietan, hiri arkitekturan eta hiri garraioan aditu diren hainbat lagun izango ditugu gure artean, esaterako Iñigo Kortabitarte, El Diario Vasco Multimedia Taldearen online garapenaren arduraduna; Juan Miguel Blasco, Bera Bera Auzokideen Elkarteko kide aktiboa; Isabela Velazquez, mugikortasunarekin lotutako gaietan esperientzia handia duen hiri arkitektoa, eta Fidel Angulo, ATUC Espainiako Hiri Garraio Kolektiboak gestionatzen duten Enpresen Elkarteko Idazkari Orokorra eta Hiri Garraio Publikoaren arazoak ondo ezagutzen dituena.

Lekua: Udalbatzaren Osoko Bilkuraren Aretoa San Sebastian-Donostiako Udala
Eguna: 2011ko azaroaren 17a, osteguna
Ordua: 9:00 h
Sarrera: Doan

Egitaraua ikusi (pdf)