Kalean iada, DBUSBERRI aldizkariaren 12. zenbakia
DBUSek, DBUSBERRI aldizkari ale berria argitaratu du, non 125. urteurrenarekin zerikusia duten albisteak jasotzen diren.
12. ale hontan eduki ezberdinak aurki daitezke: DBUSen web mugikor berria, elkarrizketak, bai DTKko lehen emakume gidariari egindakoa, bai Konpainiako historiaren partaideak diren lankideei eta DBUSi buruzko bitxikeri asko.
DBUSBERRI orain dela 2 urte sortu zen, Donostiako Tranbia Konpainiaren komunikazio eta hobekuntza planaren barruan.
Hiru hilero argitaratzen den aldizkariak, 15.000 aletako tirada du eta zuzenean, autobusa gehien erabiltzen duten erabiltzaileen etxeetara bidaliko da. Era berean, hiriko zentro publiko desberdinetan hartu ahali zango da, esate baterako liburutegietan, kultur etxeetan, Udal-infon, Mugikortasunean, eta CTSS-DBUS bertako erabiltzaileen arretarako bulegoan eta www.dbus.eus webgunean formatu elektronikoan.