Berriak

Marka guztiak hautsi ditu donostian burutu den mugikortasun iraunkorrari buruzko kongresuak

congreso_eccom15 kontinentetako 30 herrialdetatik etorritako 434 delegatuk mugikortasunari buruzko 120 lan zientifiko baino gehiago aurkeztu dituzte.

Parte-hartze eta asistentzia marka guztiak gainditu ditu Donostiako Kurtsalean, udaleko mugikortasun zuzendaritza eta Donostiabusek elkarlanean antolatu duten European Conference on Mobility Management ECOMM 2009 kongresuak, maiatzaren 13 eta 15 artean. Bere historia luzeko ediziorik hoberena bezala kontsideratu dute bertaratuek.

Hamairugarren edizioa izan da orotara, Espainian burutu den lehenengoa. ECOMM 2009k 434 delegaturen partehartzea izan du, Europako gainerako hiriburuetan ospatu diren edizioetan baino gehiago. 30 herrialdetatik etorriak, 5 kontinentetatik. Delegazio jendetsuenak, Espainiakoaz gain, Holanda, Erresuma Batua, Finlandia, Suezia, Austria, Alemania, Belgika, Frantzia, Estatu Batuak eta Japoniakoak izan dira.

Hiru lan jardunaldietan zehar 120 txosten baino gehiago aurkeztu dira. Bertan gai oso garrantzitsuenen inguruan eztabaidatu ahal izan da: mugikortasun planak; bizikleten berpizkundea hirietan; ibiltari eta txirrindularien arteko bizikidetza; bidaia planak; mugikortasunaren garrantzia hiri planifikazio eta hirigintzan; peatonalizazio politikak eta auto konpartituaren sustapena; bai eta hiri garraioaren finantziazioa. Azken gai honi osoko bilkura bat eskaini zitzaion.

Gonbidatutako hizlari eta adituen artean, adierazitako herrialde guztietako teknikari eta politikari ordezkaritza zabala zegoen; mugikortasun adituak, Eurocities, ATUC eta IDEA bezalako erakundeetako arduradunak; eta garraio enpresetako buruak. Era berean, Donostia Europear Parlamentuko hainbat kideren topagunea izan da egunotan. Aipagarriena, Gilles Savary, erakunde honetako Garraio, Turismo eta Eskualde-Politika Batzordeko presidentea.

Kongresuak iraun duen egunetan zehar hainbat bisita tekniko antolatu dira hirian zehar. Honela, Donostiako Udaletik mugikortasun arloan bultzatzen ari diren proiektu garrantzitsuenak ezagutu ahal izan dira oinez, bizikletaz zein autobusez. Dbuseko kudeaketa sistema ezagutu ahal izan da ere.

Itxiera ekitaldian, Donostiaren garrantzia erreferentzia gisa azpimarratu da aho batez Europa mailako mugikortasun iraunkor arloan. Peatonalizazioan, bizikletaren sustapenean eta garraio publikoaren erabilera eta kalitatean batez ere.

Hitzaldiaren amaieran Donostiak ECOMM 2010eko edizioa antolatzeko arduraduna den Austriako Graz hiriari eman zion lekukoa. Hau jasotzerakoan, Lisa Rücker alkateordeak “donostiako hiriak lortutako maila altua gainditzeak dakarren erronka” aipatu zuen.