Martxoak 14, Kutxan eta Euskadiko Kutxan Dbus txarteletako saldoa berreskuratzeko azken eguna
Martxoaren 14a, osteguna, azken eguna izango da Dbus txartelen erabiltzaileek Kutxan eta Euskadiko Kutxan bere Dbus txarteletan duten saldoa berreskuratu ahal izateko. Kutxako txartelen kasuan, eragiketa hori Kutxako kutxazainetan egin ahal izango da zuzenean; Euskadiko Kutxako txartelen kasuan, berriz, bakarrik Euskadiko Kutxako bulegoetan egin ahal izango da, bulegoetako leihatiletan.
Gipuzkoako Tarifa Bateratua ezarri eta Lurraldebus eta Mugi txarteletara migratzeko prozesua dela eta, une honetan Dbuseko txartel arrunta guztiak ez dira operatiboak, eta horregatik duela hilabete batzuetatik hona Kutxak eta Euskadiko Kutxak txartel horiek dituztenei txarteletan duten saldoa modu errazean eta azkarrean berreskuratzeko aukera ematen die banku entitateetan bertan.
Era berean, gogorarazten da Dbuseko txartel sozialen erabiltzaileek, salbuespen gisa, oraindik ere beraien txartela erabili ahal izango dutela eta txartelean duten saldoa Dbuseko autobusetan erabili, saldoa agortu arte edo askoz jota irailera arte. Dbuseko hileko bonuaren erabiltzaileek, berriz, bonua erabili ahal izango duten bonuaren indarraldia bukatu arte.