Berriak

Martxoaren 7an, Javier Maria Sadaren hitzaldia, “tranbiak, autobusak eta trolebusak”

tranvia_MiraconchaMartxoaren 7an, Javier Maria Sadak “Tranbiak, autobusak eta trolebusak” izeneko hitzaldia emango du. DTKren 125. urteurrena dela-eta antolatu diren lau hitzaldietako bigarrrena izango da.

Donostiako Tranbia Konpainiaren 125. urteurrena dela-eta antolatu diren ospakizunekin jarraituta, DBUSek, Gizarte Kutxaren laguntzari esker, lau hitzaldik osatutako ziklo bat antolatu du DTKren historiako 125 urteei buruz otsail, martxo eta apirilerako.  

DTKren historia eta bilakaera oso lotuta dago Donostiako hiriaren beraren bilakaerarekin, eta Konpainiaren historiaren bitartez ikus dezakegu nolakoa izan den hiriaren beraren garapena.

Hitzaldietan DTKren historia azalduko da 1886tik gaur arteko pasadizuak eta irudiak erabilita, eta bukaeran garraio publikoaren etorkizunaz hitz egingo da.  Era berean, Donostia orain dela 125 urte nolakoa zen azalduko da, bai eta garai desberdinetan izan dituen aldaketak ere.  

Hitzaldiak DTKren historia eta hiriaren beraren bilakaera oso ondo ezagutzen dituzten pertsonek emango dituzte.  Kutxaren Arrasate aretoan izango da, 19:30ean, eta hiritar guztientzat irekia izango da.

Martxoaren 7an, Javier Maria Sadak, gure hiria ondo ezagutzen duenak, “Tranbiak, autobusak eta trolebusak” izeneko bigarren hitzaldia emango du. 1887ko Donostiari begirada bat emango dio, eta, pasadizu bitxiez eta datu estatistikoez baliatuta, 1887-1897 hamarkadan zaldiek tiratuta zeuden lehen tranbiez, lehenengo trolebusez eta ondoren horiek izan zuten bilakaeraz arituko da. 

Hona hemen hurrengo hitzaldien egutegia:

  • Martxoak 7 – Javier Maria Sada  

Tranbiak, autobusak eta trolebusak

  • Martxoak 28 – Jose Manuel Etxaniz.

Zaldiek tiratutako tranbia hipomobilak 

  • Apirilak 25 – Gerardo Lertxundi

Dbusen iragana, oraina eta etorkizuna 

Lekua: Arrasate kaleko Kutxa aretoa

Ordua: 19:30 h.

Otsailaren 22an Juanjo Olaizolak lehen hitzaldia eman zuen eta bertan DTKren 125 urteei errepasoa egin zien historialari baten ikuspuntutik, enpresa sortu zenetik gaur arte tranbiek teknologiaren aldetik izan duten bilakaerari begirada bat emanda,  hau da, zaldiek tiratutako tranbiak, tranbia elektrikoak, trolebusak, bi solairuko autobusak, autobus artikulatuak eta mikrobusak berrikusita,  bai eta poliki-poliki sortu diren linea berriak ere.

Hitzaldi guztiak grabatu egingo dira eta bideoak www.dbus.es web orrian egongo dira eskuragai.

Era berean, gogoratu nahi dugu Gipuzkoako Foru Aldundia, Gizarte Kutxa eta FNAC 125. urteurren honekin lotutako ekintza guztietan eskaintzen ari diren laguntza.