Santo Tomas egunean autobusen erabilera masiboa izan da. DBUS-eko erabiltzaileen errekor historikoa
SANTO TOMAS egunean, atzo, abenduaren 21ean, DBUS hiriko autobusetan 122.031 bidaia egin ziren.
Kopuru hori enpresak historia osoan egun bakarrean izan duen handiena da eta aurreko errekorrarekin (aurreko urteko egun berekoa) alderatuta, igoera 1.346 bidaiarikoa izan da.
Lineen arabera, hauek izan dira erabilienak:
- – 28-AMARA-OSPITALEAK: 19.248 bidaiari.
- – 13-ALTZA: 15.587 bidaiari.
- – 5-BENTA BERRI: 15.506 bidaiari.
- – 26-AMARA-MARTUTENE: 7.330 bidaiari.
- – 33-LARRATXO-INTXAURRONDO-BERIO: 5.910 bidaiari.
- – 14-BIDEBIETA: 5.598 bidaiari.
- – 9-EGIA-INTXAURRONDO: 5.550 bidaiari.
- – 17-GROS-AMARA: 5.015 bidaiari.
Lanegunetan autobusa erabiltzeari dagokionez, 122.031 bidaiariko kopuruak igoera % 35ekoa izan dela adierazten du (hau da, gutxi gorabehera, 32.000 bidaiari gehiago).
Autobusen erabileraren arrakasta hori lortzeko, egun osoan, DBUSek lineak sendotzeko zerbitzu berezia jarri zuen abian. Izan ere, beste 20 gidari eta autobus jarri zituen martxan eta egun osoan zerbitzua eskaintzen 215 gidari aritu ziren lanean.
Era berean, Mugigarritasuneko Agenteen lankidetza erabakigarria izan zen garraio publikoak behar bezala funtziona zezan.