Category : Euskararen txokoa-eu

EUSKALTEGIEN MATRIKULAZIO EPEA ZABALIK

Euskaltegien matrikulazio epeak zabalik daude, eta aurten ere DTK-ko langileek laguntza jasoko dute bertan ikasteagatik. Laguntza honen eskaera DTK-ko edozein langilek egin dezake, nahiz eta euskaltegia Donostian ez izan.

Horretarako, azaroaren 10aren aurretik eskaera orria aurkeztu behar da pertsonaleko bulegoan, NA-ren kopia eta matrikula ordaindu izanaren ziurtagiriarekin batera. Diru laguntza jasotzeko baldintzak aprobetxamendua (maila bat gainditzea) eta asistentzia (%85ekoa) dira. DTK-k matrikularen %100a ordainduko die baldintza hauek betetzen dituzten langileei.

Irakurri

14 lagunek hartu dute parte DTK-ko tropeltxoan

Frantziako Tourra amaitu berri da igande honetan, eta DTK-ko 14 langilek hartu dute parte bertan.

Guztien artean Unai Basurto izan da garailearen maillot horia jantzi duena. Bigarren sailkatua Aitor Alonso izan da eta Jose Manuel Guridik osatu du podiuma.

Zorionak txapeldunari eta baita parte hartzaile guztiei ere!

Irakurri

DBUS Frantziako tourrean pedalei eragiten!

Frantziako Tourra datorrela eta DTK-ko euskara planetik proposamen bat egin nahi dizuegu langile guztiei. http://tropela.net izeneko webgunean izena eman eta bakoitzak bere txirrindulari taldea sortzea, ondoren lankide guztien artean lehiatzeko.

Oso erraza da, 4 pauso baino ez dira egin behar:

1. Sartu http://tropela.net webgunean
2. Bete zure datu pertsonalak
3. Aukeratu txirrindulariak
4. “Tropeltxoak” izeneko atalean bilatu DBUS izeneko tropeltxoa eta bertan parte hartzeko eskaera egin.

Izena emateko azken eguna: Uztailak 2

Ea denon artean tropel ederra sortzen dugun!

Irakurri

Euskarazko oharrak idazteko liburuxka

DTK-ko euskara sailak, Donostiako euskara patronatuarekin elkarlanean, euskarazko ohar eta mezu laburrak idazten laguntzeko gidaliburu bat sortu du konpainiako langileentzat. Lan administratiboa egiten duten langileei ale bana eman zaie, eta orain euskararen txokoa-ko materialak atalean argitaratu da edozein langilek eskura izan dezan.

Badakizue, euskara gehiago erabiltzeko denok gara protagonista, eta horretarako laguntza daukazue euskararen bulegoan (asteazken eta ostegun goizetan edo [email protected] helbidean)

Irakurri

Udako Barnetegiak

Udako oporretako lasaitasuna baliatu nahi duzu zure euskara hobetzeko? orain daukazu aukera paregabea: udako barnetegiak. Kontsultatu hemen eskaintza guztia: lekuak, egunak, ordutegiak eta tarifak.

Animatu eta parte hartu!

Irakurri

EUSKARAZKO MINTZA SAIOAK DBUS-EN

2011ko maiatzetik uztailera

Helburua: mingainari eraginez, ahozko euskara praktikatzea (EZ DIRA EUSKARA ESKOLAK)

Izena emateko azken eguna: maiatzak 12

Lehenengo saioa: maiatzak 19

Ordutegia: Ostegunero, 9:30etatik 10:30etara. Lan orduetatik kanpo

Izen ematea eta zalantzak: Mikeldi  [email protected] edo pertsonaleko bulegoan

Irakurri