EUSKALTEGIEN MATRIKULAZIO EPEA ZABALIK
Euskaltegien matrikulazio epeak zabalik daude, eta aurten ere DTK-ko langileek laguntza jasoko dute bertan ikasteagatik. Laguntza honen eskaera DTK-ko edozein langilek egin dezake, nahiz eta euskaltegia Donostian ez izan.
Horretarako, azaroaren 10aren aurretik eskaera orria aurkeztu behar da pertsonaleko bulegoan, NA-ren kopia eta matrikula ordaindu izanaren ziurtagiriarekin batera. Diru laguntza jasotzeko baldintzak aprobetxamendua (maila bat gainditzea) eta asistentzia (%85ekoa) dira. DTK-k matrikularen %100a ordainduko die baldintza hauek betetzen dituzten langileei.
14 lagunek hartu dute parte DTK-ko tropeltxoan
Frantziako Tourra amaitu berri da igande honetan, eta DTK-ko 14 langilek hartu dute parte bertan.
Guztien artean Unai Basurto izan da garailearen maillot horia jantzi duena. Bigarren sailkatua Aitor Alonso izan da eta Jose Manuel Guridik osatu du podiuma.
Zorionak txapeldunari eta baita parte hartzaile guztiei ere!
DBUS Frantziako tourrean pedalei eragiten!
Frantziako Tourra datorrela eta DTK-ko euskara planetik proposamen bat egin nahi dizuegu langile guztiei. http://tropela.net izeneko webgunean izena eman eta bakoitzak bere txirrindulari taldea sortzea, ondoren lankide guztien artean lehiatzeko.
Oso erraza da, 4 pauso baino ez dira egin behar:
1. Sartu http://tropela.net webgunean
2. Bete zure datu pertsonalak
3. Aukeratu txirrindulariak
4. “Tropeltxoak” izeneko atalean bilatu DBUS izeneko tropeltxoa eta bertan parte hartzeko eskaera egin.
Izena emateko azken eguna: Uztailak 2
Ea denon artean tropel ederra sortzen dugun!
Euskarazko oharrak idazteko liburuxka
DTK-ko euskara sailak, Donostiako euskara patronatuarekin elkarlanean, euskarazko ohar eta mezu laburrak idazten laguntzeko gidaliburu bat sortu du konpainiako langileentzat. Lan administratiboa egiten duten langileei ale bana eman zaie, eta orain euskararen txokoa-ko materialak atalean argitaratu da edozein langilek eskura izan dezan.
Badakizue, euskara gehiago erabiltzeko denok gara protagonista, eta horretarako laguntza daukazue euskararen bulegoan (asteazken eta ostegun goizetan edo mikeldi@emun.com helbidean)
Udako Barnetegiak
Udako oporretako lasaitasuna baliatu nahi duzu zure euskara hobetzeko? orain daukazu aukera paregabea: udako barnetegiak. Kontsultatu hemen eskaintza guztia: lekuak, egunak, ordutegiak eta tarifak.
Animatu eta parte hartu!
EUSKARAZKO MINTZA SAIOAK DBUS-EN
2011ko maiatzetik uztailera
Helburua: mingainari eraginez, ahozko euskara praktikatzea (EZ DIRA EUSKARA ESKOLAK)
Izena emateko azken eguna: maiatzak 12
Lehenengo saioa: maiatzak 19
Ordutegia: Ostegunero, 9:30etatik 10:30etara. Lan orduetatik kanpo
Izen ematea eta zalantzak: Mikeldi mikeldi@emun.com edo pertsonaleko bulegoan
Euskaltegietan izena emateko epea otsailaren 28 arte zabalik
Euskaltegietan izena emateko otsaileko epea zabalik dago otsailaren 28a arte. Gogoratu DTK-k laguntzak ematen diela euskaltegietan ikasten duten langileei. Inskripzio orriak lortu edo informazio gehiagorako, galdetu euskara bulegoan eta pertsonal sailean edo idatzi mikeldi@emun.com helbidera.
EUSKALTEGIETAN IZENA EMATEKO EPEA OTSAILAREN 28 ARTE ZABALIK
Euskaltegietan izena emateko otsaileko epea zabalik dago otsailaren 28a arte. Gogoratu DTK-k laguntzak ematen diela euskaltegietan ikasten duten langileei.
Inskripzio orriak lortu edo informazio gehiagorako, galdetu euskara bulegoan eta pertsonal sailean edo idatzi mikeldi@emun.com helbidera.
Onartuta 2011rako euskararen gestio plana
2011ean zehar euskararen arloan DTKn landuko diren helburu eta ekintzak biltzen dituen gestio plana onartu egin da. Xehetasun gehiago ezagutu nahi dituenak, jarri dadila harremanetan euskara teknikariarekin mikeldi@emun.com helbidean.
Dbuseko euskara eskolen lehen ikastaroa amaitu da.
Gabonen aurretik amaitu da DTKn bertan antolatzen ditugun euskara ikastaroetako lehenengoa, maila ertainekoa, alegia. 15 orduko ikastaroa izan da eta enpresako 5 gidari ibili dira bertan. Zorionak bostei!!
