Erabilpen Baldintzak

LEGEZKO INFORMAZIOA ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK

Xedapen hauen bitartez, DONOSTIAKO TRANBIA KONPAINIA, SAUk &fAwww.dbus.es; domeinuaren bitartez (aurrerantzean, “webgunea”) Interneteko erabiltzaileen esku jarri duen Web orrira sartzeko eta hori erabiltzeko arauak arautzen dira.

Informazio Gizartearen Zerbitzuen eta Merkataritza Elektronikoaren uztailaren 11ko 34/2002 Legeak 10. artikuluan ezartzen duenez, informazioaren gizarteko zerbitzuak ematen dituena behartuta dago ondoren datorren informazioa etengabe, erraz, zuzenean eta dohainik eskuratu ahal izateko behar diren bitarteko elektronikoak zerbitzua erabiliko dutenen eta horretan eskumena duten organoen eskura jartzera:

Jabea: DONOSTIAKO TRANBIA KONPAINIA, SAU, Espainiako nazionalitatea duen merkataritza enpresa. Helbidea: Donostiako Fernando Sasiain kalea, 7. PK: 20015; Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago, 1001. liburukian, 126. folioan, SS-572 orrian eta 1. inskripzioan. IFZ: A-20003737.

Webgunera dohainik sartu daiteke, eta Erabiltzaileak telekomunikazio sarearekin konektatzeko bere hornitzailearekin kontratatutako kostua baino ez du ordainduko.

DONOSTIAKO TRANBIA KONPAINIA, SAUk beretzat gordetzen du edukiak, erabilera baldintzak eta, oro har, Webgunearen diseinuko eta konfigurazioko edozein osagai edozein unetan eta aldez aurretik jakinarazi beharrik izan gabe aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea. Beraz, erabiltzaileari gomendatzen zaio Webgunea erabiltzen hasi aurretik beti Lege Ohar hau irakurtzea.

Webgunea erabiltzerakoan, Erabiltzaileak hitz ematen du ez duela egingo DONOSTIAKO TRANBIA KONPAINIA, SAUren edo hirugarrenen irudia, interesak eta eskubideak kaltetu ditzakeen ezer, ez eta webgunea kaltetu, hondatu edo gainkargatu edo, modu batera edo bestera, webguneak ohi bezala erabiltzea oztopatuko lukeen ezer ere.

ERANTZUKIZUNAK MUGATZEA

Webgunea erabiltzen duenak bere gain eta galordez erabiliko du. Webgune honen erabiltzaileak, bertara sartzen denean, behartuta dago webgunea modu egokian erabiltzera, hau da, webgunea trafikoaren legeekin eta erabilerekin bat etorrita erabiltzera, eta DONOSTIAKO TRANBIA KONPAINIA, SAUren edo hirugarrenen aurrean erantzun beharko du, betebehar hori hautsi eta, ondorioz, kalte eta galerarik sortuko balie.

DONOSTIAKO TRANBIA KONPAINIA, SAUk egoki irizten dien segurtasun neurriak hartzen ditu birusik egonez gero antzemateko. Halere, Erabiltzaileak jakin behar du informatikako sistemen segurtasun neurriak ez direla erabat fidagarriak eta, beraz, DONOSTIAKO TRANBIA KONPAINIA, SAUk ezin duela ziurtatu Erabiltzailearen sistema informatikoetan (softwarea eta hardwarea) edo bere dokumentu elektronikoetan zein fitxategietan birusik edo aldaketak eragin ditzakeen bestelako elementurik egongo ez denik. Era berean, DONOSTIAKO TRANBIA KONPAINIA, SAUk beretzat gordetzen du aldaketa tekniko edo matxurengatik zerbitzu osoa edo zati bat aldi baterako zein betiko eteteko eskubidea, baina aldez aurretik erabiltzaileei jakinarazi beharko die, ahal bada bere Webgunearen bitartez edo, bestela, horretarako prestatuta izango duten beste bide baten bitartez.

JABETZA INTELEKTUALEKO ETA INDUSTRIALEKO ESKUBIDEAK

Webgune honen jabetza industrialeko eta intelektualeko eskubide guztiak legez erreserbatuta daude eta Erabiltzailea bertara sartu edo beraiek erabiltzen baditu ere, ezin da inolaz ere ulertu erabiltzaileari baimenik edo eskubiderik eman zaionik DONOSTIAKO TRANBIA KONPAINIA, SAUren jabetzakoa edo titularitatepekoa den edozein aktibo erabiltzeko. Eskubideen erreserba honek ez dio bakarrik kanpoko itxurari eragiten (look and feel); Webgune honetan sartu edo webgune honen bitartez banatu daitezkeen edukiei ere eragiten die, formatua edozein dela ere, bai eta kodeari, diseinuari eta webgunetik zehar nabigatzeko egiturari berari ere.

Debekatuta dago Webgunean agertzen den informazioa bikoiztea, kopiatzea, banatzea, eraldatzea eta jendearen eskura jartzea, bai eta webgunearen diseinuarekin eta diseinu horretan agertzen diren materialak aurkezteko modu eta aukerekin egin daitekeen edozer gauza ere, helburua eta bidea edozein direla ere, DONOSTIAKO TRANBIA KONPAINIA, SAUren berariazko baimenarekin ez bada.

DONOSTIAKO TRANBIA KONPAINIA, SAUk ez du bere gain hartuko bere hornitzaileek Webgunean jarritako irudi eta argazkien egileek duten jabetza intelektualeko eskubideak urratzen badituzte edo beste Erabiltzaile batzuek gauza bera egiten badute; izan ere, uste dugu irudi eta argazki horien titularrek edo legez horiek erabiltzeko eskubidea dutenek haiei eskubidea behar bezala eman izan dietela aldez aurretik.

Halaber debekatuta dago Webgunearen funtzionamendurako, sartzeko edo erabiltzeko behar diren ordenagailuko programak deskonpilatzea, desmuntatzea, alderantzizko ingeniaritza egitea, hirugarrenei baimenak ematea edo modu batera edo bestera norberaren baimena hirugarrenen esku uztea, edo programekin egin daitezkeen lanak itzultzea edo egitea. Erabiltzaileak ezin du inola ere Webgunean instalatuta dagoen edozein babes edo segurtasun sistema kendu, aldatu, saihestu edo manipulatu.

LEGERIA ETA JURISDIKZIO APLIKAGARRIA

Erabiltzeko baldintza hauek Espainiako ordenamendu juridikoaren menpe daude.

Webgunera sartzearen ondorioz gerta daitekeen edozein arazo konpontzeko, Erabiltzaileak eta DONOSTIAKO TRANBIA KONPAINIA, SAUk erabakitzen dute Donostiako Epaitegi eta Auzitegien esanetara jarriko direla, dagokien foruari berariaz uko eginda.