Oharrak

Easo 27 geltokia kendu egingo da 23 eta 32 lineatan

San Bartolome kalea zirkulaziorako berriro irekiko dela eta, bihartik aurrera, uztailaren 31tik aurrera, 23-Errondo-Puio eta 32-Puio-Errondo lineek ibilbidea aldatuko dute. Easo plazako geltokitik San Bartolome kaletik Urbieta 38 geltokira joango dira. Hori dela eta, Easo 27 geltokia bertan behera geratzen da.
Irakurri gehiago

Dbus-ek geltoki berri bat gehitu dio 40 lineari

Zerbitzua hobetzeko, datorren astelehenetik aurrera, maiatzaren 20a, 40-Gros-Antiguo-Igara lineak beste geltoki bat izango du Igara inguruan: Errotazar-Illarra. Geraleku berria Gros norabidean dago, Igara eta Illarra geralekuen artean (ikusi planoa). Geltoki berri horrek ez du eraginik izanen linearen ordutegietan.
Irakurri gehiago

Patinete elektrikoak eta panpinak edo animaliak daramatzaten kotxetxoak/orgak sartzeko debekua

Datorren astelehenean, maiatzak 6, indarrean sartuko da “Gipuzkoa lurraldean bidaiariak errepidez garraiatzeko zerbitzu publiko erregularren harmonizaziorako erreglamendua” eguneratzeko egin den aldaketa. Eguneraketa horren bidez, segurtasun kontuak direla eta, debekatua dago patinete elektrikoak sartzea. Debekatua dago, halaber, reborn panpinak edo antzekoak edo animaliak daramatzaten haur kotxeak/orgak sartzea.                            
Irakurri gehiago

Gorabehera bat Dbusen app-ean

Geltokien datuekin zegoen arazo bat dela eta, Dbusen App ofizialean akats bat gertatzen ari zen eta Androiderako bertsioan Appa bat-batean ixten zen, baina akatsa identifikatu egin da eta jada konponduta dago. Akatsa zuzendu ondoren, Androiderako aplikazioa oraindik ixten bazaizu mugikorrean, berriro instalatu beharko duzu PlayStoretik deskargatuta edo Appeko datuak ezabatu beharko
Irakurri gehiago

Aldaketak 33 linean Igaratik larunbateko irteera ordutegietan

Martxoaren 9tik aurrera, larunbata, aldaketak egongo dira 33-Larratxo-Intxaurrondo-Antiguo linean Igaratik larunbateko irteera ordutegietan. Igaratik irteten diren zerbitzuak 11etatik 20:30 bitartean, ohi baino 5 minutu lehenago irtengo dira. Hau da, xx:55ean eta xx:25ean izango dira irteerak, 30 minutuan behin.      
Irakurri gehiago

Desbideraketa Errondo pasealekuan obrak direla eta

Errondo pasealekuko obrak direla eta, urtarrilaren 31n, asteazkena, hasi eta obrak amaitu arte, gasolindegiaren eta Familia Santuaren kalearen arteko tartea zirkulaziorako itxi egingo da. Trafikoa tarte horretan bertan desbideratuko da, Jose Maria Salaberria kaletik, eta kale horretan zirkulazioaren noranzkoa aldatu egingo da. Beraz, 21-Mutualitateak-Anoeta lineak beste ibilbide bat egingo du
Irakurri gehiago

Dbus-ek 16 linearen lehen irteeraren ordua aurreratu du Igeldotik

Datorren astelehenetik aurrera, urtarrilak 15, Igeldoko bizilagunek 16 linearen beste irteera ordu bat izango dute goizeko 7:00etan, Donostiako erdigunera joateko. Horrela, Dbusek ordu erdi bat lehenago egingo du lehen irteera 16-Igeldo linean, lanegunetan, auzotik bertatik abiatuta, orain arte goizeko 7:30ean irteten baitzen lehen zerbitzua. Boulevardetik, berriz, ohiko orduan egingo du
Irakurri gehiago