Oharrak

Hobekuntzak Aieteko Dbuseko geltokietan

Bidaiariei zerbitzu funtzionalagoa eta hurbilagoa eskaintzeko asmoarekin, Dbusek Etxadi aldean ematen duen zerbitzua hobetu du, aldaketa hauek eginda: Etxadi Parkea: geltoki hau metro batzuk atzerago eraman da, gutxi gorabehera Etxadi Parkea II geltokiaren parean egoteko. Geltoki horretan, B9-Amara-Errondo-Puio linea ez ezik 23-Errondo-Puio linea ere gelditzen da Borroto 20: 23-Errondo-Puio linea ez ezik, B9-Amara-Errondo-Puio
Irakurri gehiago

26, 41 eta B4 lineen behin betiko zerbitzuak

Martuteneko obrak amaitu direla-eta, 2016ko irailaren 13tik aurrera Dbuseko 26-Amara-Martutene, 41-Gros-Egia-Martutene eta B4-Amara-Erriberak-Martutene lineek jatorrizko ibilbideak egingo dituzte berriro Martutene aldean, zerbitzua hobetzeko aldaketa txikiren batekin.  Renfe Martutene (Martutene alderantz) eta Martutene 53 (Erdialderantz) geltokiek berriro emango dute zerbitzua, baina horiek ordezkatzeko prestatu zirenak (Rotonda Lugañene biribilgunea, Futbol zelaia eta Martutene
Irakurri gehiago

Dbuseko geltoki berri bat Añorgan

25-Benta Berri-Añorga eta B1-Benta Berri-Berio-Añorga Dbuseko lineek geltoki berri bat dute Añorga aldean: Arzak-Enea II.  Geltoki berria Belartzako noranzkoan kokatuta dago, Añorga I eta Karmengo Ama geltokien artean, eta Arzak-Enea geltokiaren parean (Erdialderantz).
Irakurri gehiago

Aldaketak 38-Trintxerpe-Altza-Molinao linean

Martxoaren 7tik aurrera, astelehena, 38-Trintxerpe-Altza-Molinao linearen zerbitzua aldatu egingo da. Molinaorantz doazen ibilbide guztiak Molinao Gaineraino igoko dira, eta aurretik eta ondoren Molinao plazan geldialdia egingo dute, han 2 geltoki egongo dira eta: Bat, Molinao plaza I, Molinao Gain alderantz; eta, bestea, Molinao plaza II, Pasai San Pedro 49 alderantz.  Linearen
Irakurri gehiago

Geltokien aldaketak Miramon inguruan

2016ko otsailaren 23tik aurrera aldatu egin dira Miramon aldeko Dbuseko geltokiak.   “Miramon” geltokia, zeina orain arte 28-Amara-Ospitaleak, 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza eta 35-Arriola-Antiguo-Aiete-Ospitaleak lineetarako zen, Eureka Zientzia Museoaren aurrealdera igaro da eta geltoki horretan 28-Amara-Ospitaleak (markesina) eta 17-Gros-Amara-Miramon (zutoina) lineek baino ez dute geldialdia egingo, aurtengo otsailean Miramoneraino handitu baitzuen ibilbidea.  Era berean, beste geltoki
Irakurri gehiago

Zerbitzu gehigarriak: Amara-Antiguo eta Antiguo-Pio XII-Anoeta

Otsailaren 8tik aurrera EZ DIRA ESKAINIKO ondorengo zerbitzu gehigarriak: 1) Amara eta Antiguo artean: - Irteerak Madrid 5-etik: 07:15 (Pio Barojatik)- 07:28 (Lugaritzetik) 2) Antiguo, Pio XII eta Anoeta artean: - Zumalakarregi 9tik: 07:00 - 07:15 - 07:45 - Amerika plazatik: 06:55 - 07:10 - 07:40
Irakurri gehiago

Geltoki berri bat 26, 41 eta B4 lineetan

Urumea ibaia bideratzeko Martutenen egiten ari diren lanak direla eta, abenduaren 28tik aurrera, astelehena, 26 lineak (Amara-Martutene), 41 lineak (Martutene-Egia-Gros) eta B4 Gautxori zerbitzuak (Amara-Erriberak-Martutene) ibilbidea berriro aldatuko dute geltoki berri bat gehituz, bi norabideetan: “Rotonda Lugañene” geltokia izango da eta Lugañeneko biribilgunean egongo da kokatuta. Halaber, “Lugañene” geltokia, orain
Irakurri gehiago