Berriak

DBUS KONTAKIZUN LABURREN LEHIAKETA

cartel_relatosDonostiako Tranbia Konpainiaren 125.urteurrena dela eta eta antolatu diren ospakizunekin jarraituz, DBUS eta FNACek kontakizun laburren lehiaketa antolatu du, autobusetako erabiltzaileen artean irakurzaletasuna sustatu eta sormen literarioa bultzatzeko askomarekin.

Lehiaketa idazteko zaletasuna duten pertsona guztiei irekia dago eta bi maila izango ditu, nagusiak (18 urtetik gorakoak) eta gazteak (18 urtetik beherakoak).

Kontakizunak, 1.000 eta 1.500 hitzen artean izan behar ditu eta euskeraz zein gasteleraz idatzirik egon ahalko dira.

Edukiari dagokionez, askea izango da eta DBUSeko autobusen zerbitzuekin zerikusia izateak aintzat hartuko da.

Kontakizunak posta electronikoz bidali beharko dira [email protected] helbidera. Kontakizun hauek entregatzeko azkeneko eguna 2012ko martxoaren 31a izango da. Lehiaketaren oinarriak www.dbus.eus web orrian aurki daitezke.

Oinarriak ikusi (pdf)

Sariak eta epaimahaia

8 kontakizun sarituko dira guztira, kategoria bakoitzeko eta hizkuntza bakoitzeko bi izango direlarik. Osagarri bezala, DBUSeko langileen parte hartzaileen arteko kontakizun saritu bat egongo da.

Hauexek izango dira sariak: E-bookak, Mp4ak, Ipodak, disko gogorrak, Dbus autobusak hilero mugarik gabe erabiltzeko txartelak eta DBUSen 125.urteurrenaren opariak.

Epaimahaia, Donostiako Udala, Dbus, Fnac eta literaturan espezialistak diren pertsonek osatuko dute. Epaimahaiaren erabakia  eta sari banaketa, FNACeko Forum aretan burutuko da ekitaldi publiko batean. Data irabazleei jakinaraziko zaie eta publikoa egingo da DBUSeko web orrialdean.

Halaber, aukeratutako kontakizunak eskura egongo dira DBUSeko web orrialdean.

Literatura tailerra

11 urte baino gutxiagoko haurrak  Fnac-ek antolaturiko Idazkera Tailerretan joateko aukera izango dute non istorioak idazteko eta kontatzeko oinarrizko ezagutzak  eskuratu ahalko dituzte.

Tailer hauek Fnac-eko Forum-ean ospatuko dira 2012ko martxoaren 3an, ez da nahitaezkoa aurretiko inskripzioa.

   – 7 urte arte: martxoaren 3an 11:00etan

   – 8 eta 11 urte bitartekoak: martxoaren 3an 12:00etan.

Modu berean, gogorarazi nahi degu Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kutxa Sozialek 125 urterrenaren ekintza guztiei egiten ari dieten sostengua.