Jarduerak

Dbusek berriro antolatu du “Argibusa” jarduera, adineko pertsonek Gabonak hurbiletik bizi dezaten

Azken urteetako etenaldiaren ondoren, Dbusek “Argibusa” jarduera egingo du berriro aurten, adineko pertsonei konpainiaren autobus batetik Donostiako Gabon giroa eta apaingarriak hurbiletik ikusteko aukera emateko. Oraingoan, Villa Sacramentorekin eta Matia Fundazioarekin elkarlanean antolatu da jarduera, eta zentro horietan bizi diren adineko 40 lagun baino gehiagok aukera izango dute gaur eta
Gehiago irakurri

“Dbus eta Gabonak” haurren marrazki lehiaketaren 16. edizioko marrazki irabazleak

Hamaseigarren urtez jarraian, Dbusek, FNAC-en parte-hartzearekin, "Dbus eta Gabonak" Haurrentzako Marrazki Lehiaketa antolatu dute. Edizio honetako parte-hartzea paregabea izan da, 3 eta 12 urte arteko 1.716  haurren marrazkiak jaso baitira. Gaur, 2022ko abenduaren 16an, Donostiako Aquariumeko auditorioan sari banaketa burutu da. A mailako irabazleak (8 urte bitarteko haurrak) ondorengoak izan dira: 1. Saria:
Gehiago irakurri

Dbusek bat egiten du Boluntariotzaren Nazioarteko Egunarekin

Abenduaren 5a Boluntariotzaren Nazioarteko Eguna da. Boluntarioen lana ezagutarazteko eta kohesio soziala bultzatzeko Sareginez irabazi asmorik gabeko erakundeen sareak antolatutako jarduerekin bat egin nahi du Donostiako Udalak. Horregatik, gaur Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramaten dute egun osoan.
Gehiago irakurri

Dbusek bat egiten du HIESaren aurkako Borrokaren Munduko Egunarekin

Beste urte batez, Dbusek bat egiten du abenduaren 1ean ospatuko den HIESA-ren aurkako Borrokaren Munduko Egunarekin. Horregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek lazo gorri bat eramango dute, gaixotasun hau pairatzen dutenei babesa eta elkartasuna erakusteko eta kontzientzia sozial handiagoa lortzeko egingo diren jardueretan laguntzeko.
Gehiago irakurri

Dbusek bat egiten du Emakumeen kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunarekin

Beste urte batez, Dbusek bat egiten du Emakumeen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunarekin. Eguna ostiralean, azaroaren 25ean, ospatuko da.  Keinu horrekin Dbusek emakumeak iraindu eta beraien izena zikintzen duen eraso eta portaera ororen aurka dagoela erakutsi nahi du, eta bere ekarpena egin nahi  du genero berdintasunaren aldeko borrokan. Horregatik, ostiralean, Emakumeen
Gehiago irakurri

Dbusek bat egin du Smith-Magenis Sindromearen Nazioarteko Egunarekin

Azaroaren 17an, ostegunean, Smith-Magenis Sindromearen Nazioarteko Eguna izango da. Sindrome hori hainbat sintoma eta osasun arazo dakartzan asaldura genetikoa da. Dbusek bat egin nahi du ASME Erakundeak (Smit-Magenis Sindromearen Espainiako Elkartea) antolatutako jarduerekin, gaixotasuna gehiago ezagutzeko asmoz, eta babesa eskaini nahi die egunero gaixotasun horri aurre egiteko borrokatzen diren pertsona guztiei.
Gehiago irakurri