Jarduerak

Dbusek bat egiten du Boluntarioen Nazioarteko Egunarekin

Abenduaren 5a, igandea, Boluntarioen Nazioarteko Eguna da. Boluntarioen lana ezagutarazteko eta kohesio soziala bultzatzeko Sareginez irabazi asmorik gabeko erakundeen sareak antolatutako jarduerekin bat egin nahi du Donostiako Udalak. Horregatik, igandean Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.
Gehiago irakurri

Dbus-ek “Hitzpasa” lehiaketa antolatu du Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta

Abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, DBUSek "Hitzpasa" antolatu du, Dbus-en erabiltzaileen artean euskararen erabilera eta ezagutza sustatzeko. Hitz bat bere definizioaren eta hitzaren lehen letraren bidez asmatzean datza, hitz-erruleta moduko bat. Parte hartzeko epea azaroaren 22tik (astelehena) abenduaren 2ra (osteguna) izango da. Abenduaren 3an jakinaraziko dira irabazleak, parte-hartze guztien
Gehiago irakurri

Dbusek bat egingo du Entzutearen Egunarekin

Astelehenean, azaroak 15, Entzutearen Eguna ospatuko da. Dbusek bat egin nahi du egun horretarako Gipuzkoako Itxaropenaren Telefonoak antolatutako jarduerekin, eta horren bidez hari babesa erakutsi, bere errealitatea beste norbaitekin partekatu behar duenari entzunez egiten duen lanagatik. Horregatik, astelehenean Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.
Gehiago irakurri

Donostia garraio publikoaren digitalizazioari buruzko “Innobus-Tur” proiektuaren buru da

Joan den astean Donostian ATUCen Teknologia Berrien, Marketinaren eta Kalitatearen Batzordea egiteko egin zen topaketak aliantzak sendotzeko balio izan zuen, bai eta Dbus buru duen Donostia, Palma, Malaga eta Kanaria Handiko Las Palmas hiri turistikoetako garraio publikoa digitalizatzeko “Innobus-Tur” proiektua aurrera eramateko eta finkatzeko ere. Lankidetza-proiektua da lau hiritan, eta autobus-sistemaren
Gehiago irakurri

15. “Dbus eta Gabonak” haurrentzako marrazki lehiaketa

“Dbus eta Gabonak” haurrentzako marrazki lehiaketaren beste edizio bat abiarazi du Dbusek, 13 urte baino gutxiago neska-mutilentzat. Urteroko lehiaketa honen bitartez, 2021ean lehiaketaren 15. edizioa izango baita, neska-mutilen sormena sustatu nahi da eta Donostian garraio publikoa erabiltzeak duen garrantzia helarazi nahi zaie, Donostiako hiri guneen eta donostiarren bizi kalitatearen iraunkortasuna bermatzeko
Gehiago irakurri