Eraginkortasun gorena, zerbitzurik onena eta ingurumenaren aldeko apustua egiteko funtsezko tresna gisa teknologia berriak aplikatzearen aldeko apustu sendoa egin du Dbusek. Hori dela eta, Konpainiak sistema teknologiko aurreratuenak ditu hainbat arlotan:
1. Autobusetako teknologia
1.1. Teknologia garbiak autobusetan
Autobusa garraiobide gisa sustatzeko, zerbitzu eraginkorra eta aldi berean ingurumenean eragin gutxien duena eskaini behar da, ibilgailu pribatuarekin alderatuta.
Helburu hori buruan hartuta, azken hamarkadan, Dbusek flotara erregai kontsumoan eta kutsaduraren murrizketan teknologia aurreratuenak dituzten autobusak gehitu ditu.
Gaur egun Dbusek batez ere hiru motatako autobusak ditu:
Diesel autobus ekologikoak
Konpainiaren diesel autobusek mantentze-lan zorrotzak izaten dituzte, gehiegizko isuriak saihestuta eta erregaiaren erabilera optimizatua bermatuta. Era berean, ibilgailuen % 83 baino gehiago Euro 3 isurien teknologiaren gainetik dago, eta hirian aire garbiagoa bermatzen du horrek.
Dbuseko diesel flotaren azken txertaketa 2017ko abenduan izan zen Euro 6c teknologia duten hiru MAN Lion’s City autobusekin; hori da isurien mailari dagokionez teknologia aurreratuena.
Autobus hibridoak
Dbusek MAN Lion’s City Hybrid 19 autobus hibridoa ditu. Autobus eraginkorra da, diesel autobusek baino % 30 erregai gutxiago kontsumitzen duena.
Gainera, Dbusek beste 19 autobus hibrido sartu ditu, SOLARIS etxeko Urbino Hybrid 12 modelokoak eta Euro 6 teknologia dute; hala, gero eta garbiagoa eta eraginkorragoa den flota sortuko du.
Autobus elektrikoak
2014koeta 2016ko uztailetik, Irizarrek egindako % 100 elektrikoak diren hiru autobusak dabiltza Dbuseko lineetan. Autobus elektrikoa isila eta ingurumenera isuririk egiten ez duena da, Konpainiak iraunkortasunarekin eta donostiarren bizi kalitatearekin duen konpromisoa agerian jartzen duena.
Era berean, 2018ko ekainetik 2019ko urtarrilera Dbus bere lehen autobus %100 elektriko artikulatua frogatu du proiektu pilotu baten barruan. Irizar Taldeak fabrikatutako autobus bat da. Autobusa gauean kargatzen zen Kotxetegietan, baina, halere, aukerako karga bat ere egin behar zuen ibilbidean zehar. Aukerako karga hori 28-Amara-Ospitaleak linearen burualdeko geltokian egiten zen, Miramonen, han jarri bait zegoen horretarako behar zen azpiegitura elektriko. Autobusak, Miramoneko linea bukaerako geltokira iristen zen bakoitzean, gutxi gorabeherako 5-6 minutuko karga bat egiten zuen. Autobusak pantografo bat dauka, zeina autobusaren sabaian zabaltzen den eta karga zutoinarekin konektatzen den, 500kW-potentziako karga jasotzeko.
1.2. Energia berreskuratzeko eta erregaia aurrezteko sistemak
Autobus bakoitzaren eraginkortasuna teknologia osagarriei esker hobetu eta indartu daiteke. Horiei esker, ibilgailuaren jokabidea optimiza daiteke, eta beraz, ingurumenean duen eragina murriztu.
Dbusek flotaren eraginkortasun energetikoa eta zerbitzuaren puntualtasuna hobetzeko sistema berritzailea instalatu du autobusetan. Donostian ezarritako sistema berria, EKObus izenekoa, aitzindaria da munduan, lehen aldiz instalatu baita.
EKObusek tablet bat du euskarri gidariaren alboan, eta agindu bisual batzuen bidez, gidatze iraunkorragoa eta ezarritako ordutegien araberako zirkulazioa lortzeko gida gisa balio du. Gaur egun, Dbuseko linea guztietan txertatuta dago. Elkarren artean osagarri diren bi sistemaz osatuta dago, gidatzea eta puntualtasuna optimizatu ahal izateko.
1. Gidatze eraginkorragoa izateko laguntza sistema
Erregaien kontsumoa eta atmosferara gas kutsagarrien isuriak murriztea ahalbidetzen duen sistema da. Ikono gisa bistaratzen diren mezuei esker, sistemak gidariari jakinarazten dio une bakoitzean gidatzeko modurik onena zein den, hobeto gidatzeko, erregaia aurrezteko eta matxurak murrizteko.
2. Geltokietan ordutegiak hobeto betetzeko Anti-bunching sistema
Puntualtasuna hobetzeko sistemari esker, linea bereko autobusen artean behar den distantzia manten daiteke, eta hala, linea horretarako ezarritako maiztasuna ahalik eta gehien errespetatu. Hala, semaforo baten antzera funtzionatzen duen sistemaren bidez, gidariari adierazten dio abiada bizkortu edo moteldu behar duen, maiztasuna mantentzeko beharrezkoa duen gelditzeko denbora eta geltokitik irteteko unea.
1.3. Gaitasun Handiko BRT sistema
Dbuseko linea erabilienetan, 5 eta 28 lineetan, BRT sistema dago, kalitate handiko autobusen sistema, zirkulazio azkar, eroso eta eraginkorrean oinarrituta; horretarako, zirkulazio errei propioak dituzte, eta horrek pasatzeko lehentasuna ematen die eta erabiltzaileentzat zerbitzu bikaina eskaintzen dute.
Honako hauek dira beste garraio sistema batzuekiko dituzten ezaugarri eta abantaila nagusiak:
•Denbora errealeko informazio sistemak geltokietan eta ibilgailuetan.
•Ordainketa sistema arinak.
Gainera, BRT sistemetan autobusen ohiko sistemetako alderdi batzuk nabarmen hobetzen dira, eta ibilgailuen gaitasuna areagotzen da, semaforo bidezko lehentasunaren bidez merkataritzaren abiadura hobetuta, erreserbatutako plataforma babestuta, geldialdien irisgarritasuna hobetuta, kutsatzaileen isuria murriztuta eta ibilgailu eta zerbitzuen irudia hobetuta.
2. Irisgarritasuna hobetzeko teknologiak
Kalitateko garraio publiko batek bermatu behar du pertsona guztiek erabili ahal izatea, edozein egoera izanda ere. Hori dela eta, Dbuseko flotaren % 100ek dute gurpildun aulkia duten pertsonentzako sarbide arrapala bat, gurpildun aulkientzako eta haur kotxeentzat erreserbatutako plataforma bat eta mugigarritasun murriztua duten pertsonentzako erreserbatutako eserlekuak.
Autobusera sartzeko eta jaisteko teknologiez gain, Dbusek itsuentzako eta ikusmen urritasuna dutenentzako audio sistemak ezarri ditu ikusmen ezintasunak dituztenentzat garraio publikorako sarbidea errazteko. Audi bidezko informazio zerbitzuak hiru sistema ditu: Geltokietako informazio paneletan, autobusa iritsiko dela iragartzeko, autobusaren kanpoaldean ibilgailuaren linea zenbakia eta helmuga adierazteko, eta autobusaren barruan, hurrengo geltokia adierazteko.
Audio zerbitzua aginte baten bidez aktibatzen da, aginte hori itsuek izaten dute eta semaforoetako hotsa aktibatzeko erabiltzen den berbera da. Sistema honek Dbuseko zerbitzuen irisgarritasuna eta erosotasuna zabaltzen du, pertsona orok bidaia dezan zailtasunik gabe Dbuseko autobusetan.
3. Erabiltzaileei informazioa emateko teknologiak
Teknologia berriei esker, erabiltzaileek denbora errealean jakin dezakete lineari buruzko informazio guztia, hiriaren leku batetik bestera nola joan eta zailtasunik gabe bidaia antolatu.
Dbusek hainbat tresna ditu kontsultarako eta informaziorako, erabiltzaile mota bakoitzerako egokituta:
Lineari buruz eguneko 24 orduetan erabiltzaileei informazioa ematen dieten informazio sistemez gain, Dbusek enpresa eta garatzaile independenteei Open Data plataformara sartzeko aukera eskaintzen die, bertan erabiltzaileei hiri barruko ibilbideetarako garraio publikoa erabiltzeko aukera hobetu eta erraztuko dieten aplikazio eta funtzionalitateak gara ditzaten.
4. Autobusean bidaia ordaintzea errazteko teknologiak
Ordainketa teknologiak gero eta azkarragoak, bateratuagoak eta errazagoak dira. Dbuseko ordainketa sistemen bilakaerari esker, erabiltzaileei hainbat ordainketa metodo erabil ditzakete haien bizi estilora egokituta:
EMV Banku txartel bidez ordaintzea
Erabiltzaileei bidaiak kontakturik gabeko banku txartelarekin ordaintzen uzten dien sistema bat jarri du abian Dbusek Donostiako autobus linea guztietan. Eguneko zerbitzuetan zein gauekoetan erabili daiteke sistema. Gidariaren postuaren ondoan dagoen bidai txartelen makinan baliozkotu ahal izango dira kontakturik gabeko banku txartelak. Makinak VISA, Mastercard eta American Express txartelen logoak ditu identifikaziorako. Bankuko txartel bakoitzarekin edo mugikorreko aplikazio bakoitzarekin erabiltzaileak nahi beste bidaia ordaindu ditzake, eta komisiorik gabe.
Kontakturik gabeko txartel bidez ordaintzea
Gainera, kontakturik gabeko txartelek erabileraren eta profil motaren arabera pixkanakako beherapenak dituzte, beraz, garraio publikoa zenbat eta gehiago erabili, orduan eta beherapen handiagoak lortuko dira.
> Ikusi txartel motak eta beherapenak
Operadoreen integrazioa
Gipuzkoako garraio publikoko operadoreen ordainketa metodoak eta tarifak integratu direnez, erabiltzaileek orain txartel berarekin probintziako garraio publiko guztietan bidaia dezakete. Hala, Donostian Dbusen bidaiatzen duen erabiltzaileak beste herri batera joateko bidaia txartel berarekin ordain dezake, eta dagozkion beherapenak metatu. Ontzi aldaketak ere errazagoak dira, operadore beraren barruan egindako aldaketak doakoak baitira eta operadore desberdinen artean eginez gero beherapen handiak izaten dituzte.
5. Kudeaketa hobetzeko teknologiak
Dauden baliabideak optimizatuta, errendimendu handiena ateratzeaz gain, zerbitzu fidagarriagoa eta eraginkorragoa eskain dezakegu. Dbusen programa urreratuenekin lan egiten dugu autobusak nahiz ordutegi eta langileak kudeatzeko.
Ustiaketan Laguntzeko Sistema (SAE), flotaren kudeaketa eraginkorra
Bidaiariak modu erregularrean garraiatzeko zerbitzuaren kudeaketa integrala egiteko tresna da, lokalizazio teknologietan (GPS), informazio geografikoko sisteman (GIS) eta GPRS komunikazio mugikorretan oinarrituta.
Sitemari esker, zerbitzua bermatu eta baliabideak optimiza ditzakezu, zirkulazioan dauden autobusei etengabeko jarraipena eginda. Sistema horri esker, Dbuseko profesionalek berehalako erantzuna eman diezaieke zirkulazio gorabeherei eta ibilgailuen gorabeherei, gorabehera horien eraginez atzerapenak minimizatuta eta pertsonei zerbitzu hobea eskainita.
Baliabide eta ordutegiak optimizatzeko sistemak
Dbusek software aurreratua du autobusen flotaren eta eskuragarri dauden langileen erabilera ahalik eta onena egiteko, eta ahalik eta gehien murriztuta autobus bakoitza eta gidari bakoitzak lanaldian zerbitzuz kanpo emandako denbora.
Linea bakoitzaren ordutegien plangintza optimizazio kontzeptu berarekin egiten da, geltokian autobusen itxarote denbora murriztu eta eskainitako zerbitzuaren estaldura hobea lortzen baita.
6. Zerbitzuaren eraginkortasuna hobetzeko teknologiak
Autobus erreiak
Donostian hainbat autobus errei daude hiri osoan. Gaur egun, Donostian 12 km autobus errei daude, autobus eta taxientzako eremu esklusiboa, eta horri esker, autobusen zirkulazioa arina da zirkulazioa, oro har, motel dabilenean ere.
Gaur egun, Dbus autobusetan erabiltzaileek egindako kilometroen % 21 autobus erreietan egiten dira, eta horri esker, ibilbide denborak murriztu eta kalitatea areagotzen da.
Semaforo bidezko lehentasunen sistema
Garraio publikoaren puntualtasuna giltzarria da herritarrei zerbitzu eraginkorra eskaintzeko. Hori dela eta, Dbusek semaforo bidezko lehentasunen sistemak ditu, bidegurutzeetan semaforoak autobusen itxarote denboretara automatikoki egokitzeko, eta horri esker, itxarote denborak aurrez daitezke.
Gaur egunean, Dbuseko autobusek lehentasuna eska dezakete hiri osoko 82 bidegurutzetan, eta gainera, San Martin eta Hondarribia kaleen artean semaforo esklusiboa dute.
Udaltzaingoarekin koordinatuta
Dbuseko kontrol zentroa arduratzen da linea guztiek behar bezala funtzionatzeaz, eta aldi berean, Donostiako Mugikortasun agenteekin eta udaltzaingoarekin etengabeko harremanetan dago.
Edozein gorabehera izanez gero, Dbuseko ikuskatzaileek aplikazio informatiko bat dute udaltzaingoarekin harremanetan jartzeko eta agintaritzaren esku-hartzea eskatzeko.
Autobusera sartzeko denbora hobetzea
Autobusera sartzeko denbora murriztea eta ilarak saihestea giltzarria da zerbitzuetan atzerapenak saihesteko. Hori dela eta, Dbusek autobus guztietan instalatu ditu irakurketa azkarreko balidatzeko makinak. Erdiguneko atearen sarbidean ere balidatzeko makinak instalatu dira, mugigarritasun gutxiko pertsonentzat eta haur kotxeak dituzten pertsonentzat, beraz, orain txartela ordaintzeko gidariarenganaino joan beharrik ez dute.
Eskudirutan gutxiago ordaintzea edo eskudirurik ez erabiltzea
Gaur egun, Dbusen bidaien % 10,7 baino gutxiago ordaintzen dira eskudirutan. Kontakturik gabeko txartel adimendunak eta ordainketa sistema berriak sartuta, hala nola NFC mugikorrekin ordaintzea, errazagoa da erabiltzaileentzat bidaia ordaintzea.
Autobusen barruan segurtasun kameren sistema
2010etik, Dbuseko autobusen flotaren % 100ek barruan zaintzeko kamerak ditu. Zaintzak edozein gorabehera arraro gertatuz gero erabiltzaileen eta gidarien segurtasuna bermatzen du.
Autobusetan parekatzearen aurkako sistema
Anti-bunching edo parekatzearen aurkako sistema EKO-busen barruan txertatuta dago, zerbitzuaren puntualtasuna eta eraginkortasuna hobetzeko. Tablet bat erabiltzen du euskarri gisa, gidariaren alboan, eta handik, gidariari jakinarazten dio linea bereko autobusen arteko distantzia ez denean egokia puntualtasuna mantentzeko, eta mezuak eta gomendioak egiten ditu, hori saihesteko.