Berriak

Azaroak 15 – Aldaketak Katxalin martxa dela eta

Azaroaren 15ean, igandean, Katxalin martxa dela eta, 9:50etik 10:20ra gutxi gorabehera aldaketak egingo dira Dbusen zerbitzuetan. 

  • 13-Altza, 14-Bidebieta, 24-Altza-Gros-Antiguo-Intxaurrondo, 29-Hego Intxaurrondo Sur, 31-Inxaurrondo-Ospitaleak-Altza, 37-Rodil-Zorroaga y 46-San Antonio-Morlans lineak:

Nafarroa Hiribidea eta Zurriola moztuko dira Erdialderako noranzkoan. Beraz, autobusek Ategorrieta Hiribidetik, Galtzada Nagusitik eta Colón pasealekutik zirkulatuko dute, eta Euskadi plazan ohiko ibilbideei helduko diete. Jesuitak, Mariaren Bihotza eta Kursaal geralekuetan ez dira geldituko, eta horietan gelditu ordez Ategorrieta 31n, Galtzada Nagusia 21ean eta Colón pasealekuan egingo dituzte geldialdiak.