Berriak

Balorazio altua Dbus-en zerbitzuen erabiltzaileen aldetik

DBUS_713-10 (1)Konpainiako erabiltzaileek oso ondo baloratu dituzte Dbuseko linea nagusien zerbitzuak, haiekiko gogobetetzeari dagokionez. Hala erakutsi dute erabiltzaileen gogobetetzea neurtzeko 2013ko bigarren seihilekoan egindako azken inkestan lortutako emaitzek. Inkesta hori urtero egin ohi da, Dbuseko Kalitate Planaren arabera.

Aurten gogobetetzeari buruzko inkesta hiriko ardatz nagusietan dabiltzan hiru lineetan egin da, hau da, 13-Altza, 5-Benta Berri eta 28-Amara Ospitaleak lineetan. Linea horiek kalitate eta maiztasun handiko sistemaren baitan daude sartuta.

Oro har, erabiltzaileek oso ondo baloratu dituzte aztertutako alderdi guztiak. Batez beste 7,68ko puntuazioa eman diete. Aztertutako alderdi guztiek oso nota altua izan dute, 5,75eko nota gaindituta. Horretarako, inkesta bat egin da autobusetan bertan, zerbitzu-rako esanguratsuak diren 24 alderdiei buruz galdetuta eta alderdi horiei 1etik 10erako puntuazioa emateko eskatuta.

Ohar eta iradokizun asko jaso dira, eta horietatik asko zerbitzuarekin pozik daudela esa-teko izan dira. Lortutako puntuazioak aurreko urteetan egindako inkestetan lortutako puntuazioak gainditu ditu berriro ere.

Linea aldaketak, puntualtasuna eta irisgarritasuna dira erabiltzaileek hoberen baloratu dituzten alderdiak. Horiek denek 8,20 baino puntuazio handiagoa lortu dute. Honakoak dira banan-banan erabiltzaileek hoberen baloratu dituzten alderdiak:

– Lineaz aldatzeko aukera (8,57)
– Eskainitako zerbitzua betetzea (8,43)
– Ordaintzeko sistemen erosotasuna (8,42).
– Mugikortasun urriko pertsonentzako sarbidea (8,42)
– Zerbitzu ordutegiak, maiztasunak, ibilbideak … (8,29)

Baloratutako lineei dagokienez, bakoitzean lortutako batez besteko puntuazioa hau izan da:

– 28-AMARA-OSPITALEAK (7,79)
– 13-ALTZA (7,67)
– 5-BENTA BERRI (7,51)

Erabiltzaileen artean oso harrera ona izan duten alderdietako bat haur kotxeen eta minusbaliatuen mugikortasuna errazteko eta segurtasun handiagoa bermatzeko billeteak balioztatzeko edo ordaintzeko makinak haur kotxeendako eta minusbaliatuentzako guneetara eramanda egin den aldaketa izan da. Aldaketa horri 8,42ko puntuazioa eman diote batez beste.

Bai lortutako balorazioak bai erabiltzaileek egindako iradokizunak balio handikoak dira Konpainiarako, eta horregatik Dbusek kontuan hartuko ditu zerbitzua etengabe hobetzen joateko.