Dbus-ek eta Dbizi-k hazten jarraitzen dute, eta uztailean, abuztuan eta irailean erabilera zifra historikoak izan dituzte
Urteko hirugarren hiruhilekoa da Dbuseko autobusetan eta Dbizi sisteman bidaia gehien erregistratu diren aldia, aurreko datu guztiak gaindituta
Dbusek eta Dbizik, batera, 9.517.713 bidaia erregistratu dituzte guztira uztailean, abuztuan eta irailean, hau da, 344.145 bidaia gehiago iazko aldi berarekin alderatuta.
Olatz Yarza Mugikortasun eta Garraio Jasangarriko zinegotziak adierazten duen bezala, “datu horiek berriro berresten dute gero eta pertsona gehiagok aukeratzen dituztela alternatiba jasangarriak Donostian mugitzeko, eta erakusten dute garraio publikoak eta bizikletak gero eta pisu handiagoa dutela hirian zehar egunero egiten diren joan-etorrietan”. Zehazki, Dbuseko autobusek 9.066.534 bidaia zenbatu dituzte epe honetan, eta Dbizi bizikletak alokatzeko sisteman, berriz, 451.179 joan-etorri egin dira.
Hirugarren hiruhileko honetako emaitzak bereziki esanguratsuak dira, bai Dbusek uztailean lortutako erabilera kopuruengatik, bai Dbizik udan izan duen gorakadagatik. Izan ere, uztaila izan da Dbusen historian erabilera handiena izan duen hilabetea, eta iraila, berriz, 2020ko abenduan martxan jarri zenetik Dbizik bidaia gehien izan dituen hilabetea.
| HILA | DBUS | DBIZI |
| Uztaila | 3.060.458 | 153.653 |
| Abuztua | 2.959.661 | 142.212 |
| Iraila | 3.046.415 | 155.314 |
| Guztira | 9.066.534 | 451.179 |
“Gure helburua da norabide horretan aurrera egiten jarraitzea, hirian mugitzeko ibilgailu pribatuarekiko mendekotasuna murriztea ahalbidetuko duten aukera erakargarriak, irisgarriak eta eraginkorrak eskainiz. Dbusen eta Dbiziren hazkunde iraunkorrak erakusten du alternatiba horien eskaera benetan dagoela eta eskaera gero eta handiagoa dela, eta horrek bi zerbitzuak hobetzen jarraitzera animatzen gaitu, mugitzeko modua eraldatzen ari den hiri baten beharrei erantzuteko”, azaldu du Olatz Yarzak.
Uztaila, Dbusen historiako erabilera handieneko hilabetea
Uztaila eta iraila dira Dbusen historian erabilera handieneko hilabeteetako batzuk, aurreko datu guztiak gainditu baitira. Uztailean 3.060.458 bidaia erregistratu ziren eta irailean 3.046.415 bidaia zenbatu ziren, 2025ean urrira bitartean lortutako 3 milioi bidaiako zifra gaindituta.
Urteko datu metatuetan ere ikusten da eskaeraren bilakaera positiboa. 2026ko urtarriletik irailera bitartean, Dbusek 25.693.396 bidaia erregistratu ditu guztira, hau da, 578.002 bidaia gehiago 2025eko aldi berarekin alderatuta. Era berean, irailean erregistratu da orain arte lanegunetan egunean batez beste egin den bidaia kopururik altuena, 112.482 bidaiarekin.
Eskari handiena duten lineei dagokienez, hauek izan dira Dbuseko bost linea erabilienak 2026ko lehen bederatzi hilabetean:
| Linea | 2026ko bidaiak |
| 13-Altza | 3.205.749 |
| 28-Amara-Ospitaleak | 3.184.145 |
| 5-Benta Berri | 2.047.233 |
| 17-Gros-Amara-Miramon | 1.788.368 |
| 26-Amara-Martutene | 1.637.967 |
Bost linea horiek 11.863.462 bidaia egin dituzte, hau da, Dbusen urteko lehen bederatzi hilabetean egindako joan-etorri guztien %46.
Era berean, Erdialdearen eta Illunbeko disuasio aparkalekuaren arteko lotura zerbitzuak 21.813 bidaia izan ditu uztailean eta abuztuan, iaz baino %24,79 gehiago.
Joera horrek lehen seihilekoko emaitzei jarraipena ematen die, orduan Dbusek 16.626.862 bidaia egin baitzituen, hau da, aurreko urteko aldi berean baino 292.103 bidaia gehiago. Lehen seihileko batean bere historiako zifrarik onenak erregistratu zituen.
Dbizik erabilera markak hautsi ditu urteko hirugarren hiruhilekoan
Dbizik ere hazkunde handia izan du urteko hirugarren hiruhilekoan. Guztira, 451.179 bidaia egin ditu, uztailean, abuztuan eta irailean egindakoak batuta. Zifra horrek esan nahi du erabilera %14,82 igo dela, 2025eko aldi berarekin alderatuta, orduan 392.933 joan-etorri zenbatu baitziren. Horrez gain, uztaila, abuztua eta iraila sistema gehien erabili den
hilabeteak izan dira. Zehazki, iraila, 155.314 bidaiarekin, Dbiziren historian bidaia gehien izan dituen hilabetea da.
Geltokiei dagokienez, hauek dira epe horretan bidaia gehien izan dituzten bost geltokiak:
| GELTOKIA | BIDAIAK |
| Mirafloresko Markesa (Kontxa) | 36.023 |
| Bretxa | 35.713 |
| Udaletxea | 31.132 |
| Easo | 30.565 |
| Satrustegi 1 | 27.474 |
Urteko datu metatuetan ere ikusten da sistemaren bilakaera positiboa. 2026ko urtarriletik irailera bitartean, Dbizik 1.146.877 bidaia erregistratu ditu, 2025eko aldi berean baino %18,52 bidaia gehiago. Abonatu kopuruari dagokionez, uda honetan 16.876 abonatu izan dira.
Dbusek bat egiten du Gaixotasun Erreumatikoen Nazioarteko Egunarekin
Urriaren 12an, astelehena, Gaixotasun Erreumatikoen Nazioarteko Eguna ospatuko da. EGGEk (Erreumatiko Gaixotasun Gipuzkoako Elkartea) hainbat jarduera antolatu du egun horretarako, eta Dbusek bat egin nahi dut jarduera horiekin.
Horregatik, astelehenean Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.
Urriak 11 – 3 Hondartzetako Krosa dela eta geltoki aldaketak
Urriaren 11n, igandean, 3 Hondartzetako Krosa egingo da eta, hori dela eta, 9:30etik 10:30era gutxi gorabehera honako aldaketak egingo dira Dbuseko hainbat linearen ibilbide eta geltokietan. Hona hemen aldaketak:
*Antiguo aldeko lineak (5L, 16L, 18L, 25L, 33L eta 45L): 9:30etik 10:30era gutxi gorabehera Antiguo eta Erdialdearen artean (joatean eta bueltatzean) dabiltzan autobus guztiek ezin izango dute Kontxa pasealekutik igaro
Gainera, 9:50etik 10:20ra gutxi gorabehera ezingo da noranzko aldaketa egin Ondarretako lorategietan. Mikeleteetatik (27 linea ere bai), jiratuko dute, eta Matia kalerantz egingo dute zuzenean, eta Elias Salaberriraino (5 linearen geralekuak) iritsiko dira. Europa plazatik aurrera, ohiko ibilbideak egingo dituzte. Zumalakarregi 8 eta 10ean, Antiguoko Anbulatorioan eta Irakasle Eskolan ez dira geldituko, eta geraleku horietan gelditu ordez Matian, Benta Berrin eta R.M. Azkuen egingo dituzte geldialdiak.
> Informazio osoa ikusi (pdf)
Dbusen autobus zerbitzua Anoetara (Reala – R.C. Deportivo)
Urriaren 11n, igandean, Dbusek auzo desberdinetatik Anoetaraino doazen autobus zerbitzu bereziak eskainiko ditu Reala eta R.C. Deportivo-ren arteko 16:15ean izango den partidarako.
Boulevard eta Urbietatik:
28, 26 y 21 lineak eta FT linea berezia 15:15etik minutu gutxiro.
Grosetik:
- Zerbitzuak Groseko Anbulatoriotik, hurrengo geltokiekin: Nafarroa Hiribidea, Ategorrieta, Galtzara Nagusia, Colón Pasealekua eta Renfe-Bus Geltokiak:
17 linea eta FT linea berezia 15:15etik 10-15 minuturo.
Antiguotik:
- Irteerak Lugaritz 27tik, eta geltokiak Tolosa Hiribidean, Zumalakarregi Hiribidean eta Pio Barojan:
FT linea berezia, 10 minuturo, 14:45etik 16:05era arte.
Altzatik:
- Zerbitzuak Santa Barbaratik (Altza), Altzan geltokia egin eta 5 min. Ondoren Larratxon:
FT linea berezia, 15:15ean.
Intxaurrondo eta Egiatik:
- Zerbitzuak Txara-Zarategitik, eta geltokiak ondoren Egian, Loiolan eta Erriberetan:
27 linea eta FT linea berezia, 15:15, 15:30 eta 15:45ean.
Bidebieta, Herrera, Intxaurrondo Zaharra eta Ategorrietatik:
- Zerbitzua Pasai San Pedro 25-etik, eta geltokiak Juan XXIII (Bidebieta), Kontadoreak, Mirakruz Gaina, Ategorrieta, Galtzada Nagusia, Colón Pasealekua eta Renfe-Bus Geltokiak:
FT linea berezia, 15:25ean.
Martutene eta Loiolatik:
- Ohiko zerbitzuak Martutene eta Loiolatik 26 linearen ibilbidearekin
26 linea, 15:10, 15:30 eta 15:50ean.
Aietetik:
- 31 linearen ohiko zerbitzuak Aietetik (La Cumbre), Aiete Pasealekua, Oriamendi eta Begiristain-etik Anoetaraino, 60 minutuz behin.
PARTIDA OSTEKO AUTOBUSAK AUZOETARA
Partida amaitu ondoren auzo guztietara zerbitzu bereziak eskainiko dira.
Adi: segurtasun arrazoiengatik, partida amaitu eta 15 minututan itxita egongo da gunea. Auzoetarako zerbitzuak aldi hori amaitutakoan irtengo dira.
Dbus-ek bat egiten du Ikusmenaren Munduko Egunarekin
Urriaren 8an, ostegunean, Ikusmenaren Munduko Eguna ospatuko da. Begisarek (Erretinosi Pigmentarioak Jotakoen Gipuzkoako Elkartea) hainbat jarduera antolatu du egun horretarako, eta Dbusek bat egin nahi dut jarduera horiekin.
Horregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.
33 linea: Berio 73 geralekua lekualdatuko da obrak direla eta
Obrak direla eta, gaurtik aurrera, astelehena, urriak 5, eta lanak amaitu arte, Berio 73 geralekua (33-Larratxo-Intxaurrondo-Berio-Igara) bertan-behera geratuko da eta metro batzuk aurrerago lekualdatuko da (behin-behineko postea).
Elektrifikazio prozesua ezagutzeko asmoz, Iruñeko Mankomunitateko ordezkaritza bat izan da bisitan Dbusen
Dbusek Iruñeko Mankomunitateko Garraio Departamentuko eta Iruñeko Moventis TCCko ordezkariek osatutako Nafarroako ordezkaritza baten bisita jaso du gaur. Moventis TCC, hain zuzen, eskualdean hiri garraioa kudeatzen duen enpresa da, hots, “villavesas” izenarekin ezagutzen diren autobusak kudeatzen dituena. Kotxetegietara egindako bisitan, Donostiako autobus flotan ezarritako azken berrikuntza teknologikoak eta Konpainia parte hartzen ari den elektrifikazio proiektu integrala ezagutzeko aukera izan dute.
Jardunaldi honetan parte hartu dute Igor Gonzalezek, Javier Vallejok eta Eduardo Gonzalezek –Zuzendari Gerenteak, Plangintza eta Zerbitzuetako Zuzendariak eta Dbuseko Zuzendari Teknikoak, hurrenez hurren–. Bertan, flota deskarbonizatzeko prozesua aurkeztu da, Bideberdea izenekoa, 0 emisioko flota baterantz eraldaketa integrala egiteko makroproiektu estrategiko gisa pentsatua. Makroproiektu hori elkarri lotutako jarduera ildo ugaritan dago egituratuta, eta erronka teknologikoak eta operatiboak jorratzen ditu; besteak beste: hornidura elektrikoaren egokitzapena, karga azpiegitura berrien hedapena, autobus elektrikoak pixkanaka txertatzea, kudeaketa sistema aurreratuen ezarpena, ibilgailu eta azpiegituren birkarga eta zaintza optimizatzea, eta mantentze eta ustiapen arloen berrantolaketa.
Era berean, nabarmendu da ibilgailu elektrikoen bateriei lotutako arriskuari egokitutako suteen aurkako babeserako azpiegitura espezifiko berriak garatzen ari direla, Kotxetegietako segurtasun estrategia globalaren barruan. Hori guztia instalazioen berritze prozesu integral baten barruan dago txertatuta. Horri esker, %100 elektrikoa izango den etorkizuneko flotaren funtzionamendua eraginkorra, segurua eta jasangarria izango dela bermatuko da.
Bestalde, azken urteotan Dbusen ezarritako azken berrikuntza teknologikoak ezagutu ahal izan ditu ordezkaritzak, hala nola autobusen okupazioak kontrolatzeko sistema eta eskaria iragartzeko sistema. Era berean, ustiapenean laguntzeko SAE sistemaren eta Dbuseko ticketing sistemaren funtzionamendua ikusi ahal izan dute, batez ere QR kodeekin eta kontakturik gabeko banku txartelekin zein gailu mugikorrekin ordaintzeko sistema; geltokiak sentsorizatzeko sistema, geltokiko erabiltzaileen zenbaketaren kontrol ia zehatza egitea ahalbidetzen duena, eskaera aurreikustea ahalbidetuta; edo Konpainiako autobusetako bidaiarien jatorria-helmuga matrizea, big datan oinarrituta. Azkenik, Smart-Klima sistemarekiko interesa agertu dute. Autobusen klimatizazio sistema monitorizatzeko eta bere funtzionamendua hobetzeko balio du sistema horrek.
Dbusen oso garrantzitsutzat jotzen dugu hiriko garraioaren hobekuntzan lanean ari diren enpresa eta erakundeekin harremanetan egotea, bere testuinguru partikularreko premietan zentratuta, baina ikuspegi globalarekin; izan ere, kanpoko esperientzietatik ikasteko aukera ematen du, bai eta etorkizuneko ikuspegi berri bat lortzeko aukera ere, lankidetza berriak eta baterako proiektuak sortzeko aukerak irekitzeaz aparte.
25 linea: irteera orduaren aldaketa ostiraletan eta jai bezperetan
Ostiraletik aurrera, irailak 18, 25-Benta Berri-Añorga lineak ostiraletan eta jai bezperetan Boulevardetik duen 23:15eko irteera 5 minutu aurreratuko da 5-Benta Berri linearekin zerbitzuak hobeto koordinatzeko. Beraz, 23:10ean izango da irteera berria.
Ezagutu Dbus Mugikortasunaren Astearen esparruan
Irailaren 16tik 22ra Mugikortasun Jasangarriaren Europako Astea ospatuko da eta, oraingoan, Dbusek bi bisita gidatu antolatuko ditu Kotxetegietara, herritarrek enpresan egiten den lana bertatik bertara ezagutu ahal dezaten. Bisita horiek, gainera, DTK (Donostiako Tranbia Konpainia) sortu zenetik 140 urte bete diren unean egingo dira.
Doako bisita gidatuak adin guztietako jendearentzat izango dira, eta larunbatean, hilak 19, (gaztelaniaz) eta igandean, hilak 20, (euskaraz) egingo dira, 11:00etan. Izena emateko epea jada zabalik dago, eta Dbuseko telefonora deituz (900 840 146 / 943 000 200) eta posta elektronikora idatziz (info@dbus.eus) eman ahal izango da izena. Plazak mugatuak dira, eta izena eman den hurrenkeran esleituko dira. Izena emateko orduan, bisitara etorriko den pertsona kopurua eta haien adina adierazi beharko dira.
Bisitetan Dbuseko lan arloak ezagutu ahal izango dira, baita azken urteetan enpresan inplementatutako azken berrikuntza teknologikoak ere. Dbusek 2025eko “Transport Ticketing Awards” sarietan munduko ticketing onena duen garraio publikoko operadorearen saria jasotzea ahalbidetu duten sistemak eta berrikuntzak.
Dbusen historiari buruzko erakusketa
Dbusen historiari buruz iaz Alderdi Ederren garai honetan bisitatu ahal izan zen erakusketaren arrakastaren ondoren, aurten beste erakusketa bat prestatu da, da, datozen asteetan hiriko
hainbat auzotatik ibiliko dena. Erakusketa ibiltari hau Larratxon hasiko da, eta irailaren 16tik 22ra Larratxo pasealeku 26ra hurbiltzen diren herritarrek 1886an sortu zenetik gaur egunera arte Dbusek izan duen bilakaera ezagutzeko aukera izango dute.
Ondoren, erakusketa Antiguon eta Amaran jarriko da. Erakusketarekin batera, Agabusekin (Autobus Lagunen Gipuzkoako Elkartea) lankidetzan, 11:00etatik 18:00etara 318 autobusa bisitatu ahal izango da. 80ko hamarkadako Mercedes modeloko autobus horrek azken 40 urteetan garraio publikoan gertatu den eraldaketa handia erakusten du.
Dbus-ek autobusetan ospatuko du Konpainiaren 140. urteurrena
Datorren ostiralean, abuztuak 28, Donostiako Tranbia Konpainiak 140 urte beteko ditu eratu zenetik; oso data berezia da, eta Dbusen herritar guztiekin partekatu nahi dugu.
Egun horretan Dbusen bidaiatzen duten pertsonek ezusteko opariak lortzeko aukera izango dute. Egunean zehar koloretako begiztak jarriko dira autobusetan, ausaz aukeratutako eserlekuetan. Begizta bakoitzak Dbusen trukatzeko sari bat izango du, hau da:
- Dbusen doan bidaiatzeko txartelak, aktibatu eta hurrengo sei hilabetean.
- Konpainiaren Dbus Zero autobus %100 elektriko berriaren maketak.
- Dbus-eko tote bag
Begizta bat eskuratzea lortzen dutenek Dbusekin harremanetan jarri beharko dute oparia lortzeko –900 840 146 doako telefonoaren bidez–, eta orriaren atzealdean dagoen kodea adierazi.
Ekimena aurtengo ekainaren amaieran hasitako urteurren kanpainaren barruan kokatzen da, eta helburua herritar guztiei eguneroko bizitzan garraio publikoaren alde egindako apustua eskertzea da. Keinu horrek gure hiriko bizi kalitatea hobetzen laguntzen du, eta horri esker ospatzen dugu 140. urteurrena.
#Dbus140UrteZurekin
