Berriak

Dbus-ek bere tarifa sistema aurkeztu du ATUC elkartearen “Teknologia Berriak, Marketina eta Kalitatea” izeneko Batzordean

2014-10-28-190612Urriaren 28 eta 29an, ATUC Hiri Garraio Kolektiboaren Enpresa Kudeatzaileen Elkarteak Teknologia Berriak, Marketina eta Kalitatea izeneko batzordea egin zuen Madrilen, Dbus batzordeko buru izanik. Bilera horretan, non beste hiri batzuek ere hartu zuten parte, esaterako Tarragonak, Badalonak, Sevillak, Madrilek edo Lleidak, Dbusek kasu arrakastatsu bat aurkeztu zuen: Donostiako tarifa sistemaren esperientzia, azken urteetan ordainketa zerbitzua hobetzea eta sistema moderno eta eraginkorra izatera heltzea ahalbidetu duena.  

Batzordean, Javier Vallejok (Dbuseko Plangintza eta Zerbitzuko burua) gure hiriko tarifa sistemaren bilakaera azaldu zuen, bidaiako prezio bakarra zuen kartoizko bonobus bat izatetik kontakturik gabeko txartel adimendun intermodala, behin baino gehiagotan kargatu daitekeena eta erabilera kopuruaren araberako deskontu progresiboak eta doako garraio aldaketak eskaintzen dituena izatera pasatzeko egin diren aldaketen berri emanez. Gipuzkoako garraio publikoan egin den tarifa bateraketari esker garraio txartela Lurraldeko autobusetan eta trenetan ere erabili daiteke.

Gipuzkoan tarifa sistema bateratu berriari esker kolektibo bereziek beste deskontu batzuk izango dituzte aparte, txartelak kargatzean hobariak izango baitituzte. Haien urteko diru sarreren arabera, 65 urtetik gorako pertsonek, kolektibo sozialek, ezgaitasunen bat dutenek, eta 25 urtetik beherako gazteek deskontu handiagoak dituzte, eta 5 urtetik beherakoek doan bidaiatzen dute.

Lorpen horiek agerian uzten dute hiri garraio publikora iristea errazagoa eta erabiltzea erosoago izan dadin Dbusek aurrerapen teknologikoen alde egin duen apustua, horren adibide bat ordainketa sisteman egin berri diren azken ezarpenak direlarik, esaterako erdiko atean jarritako makina balioztatzailea edo NFC proiektu pilotua, zeinaren bitartez erabiltzaileek autobusean ordainketak telefono mugikorraren bitartez egin ahal izateko sistema bat probatu duten.

Era berean, beste sistema batzuk ezarri dira zerbitzuaren hobekuntzarako: QR kodeak, autobusaren iritsiera denborak kontsultatzeko; WIFIa autobusetan eta geltokietan; bidai txartelak baliozkotzeko beste makina bat autobusetako erdiko atean, gurpildun aulkietan bidaiatzen duten pertsonek eta haur kotxeak daramatenek ordainketa errazago egin dezaten; Ustiapenaren Laguntzarako Sistema; Bidaiaria informatzeko sistema, edo autobusei semaforoetan lehentasuna emateko sistema.

Hobekuntza horiek SITE proiektuaren baitan sartzen dira (Smart Travelling in Atlantic Cities), proiektu hori izan baita Dbusi eta Donostiako Udalari aukera eman diona hainbat ekimen garatzeko eta hainbat teknologia inplementatzeko, helburua elbarriek eta mugitzeko gaitasun urria duten pertsonei autobusak erabiltzeko erraztasuna ematea, bidaien denborak laburragoak izatea, eta informazio sistemak eta bidai txartelak erosteko sistemak erraztea izanik, eta, bide batez erabiltzaileek Donostiako hiri garraioarekin esperientzia hobea izatea ere bai.