Dbus-ek tresna berri bat dauka olioen analisiaren jarraipenerako
Dbuseko tailerretako langileek tresna berri bat daukate flotako autobusen motorren eta transmisioen funtzionamendu egokiaren jarraipenerako. Diesel autobusetan instalatu den QR kodeen sistema baten bidez egiten da jarraipena. Proiektu pilotua TOTAL olio eta izotz aurkakoen fabrikatzaileak garatu du Dbusekin elkarlanean, Dbus baita honen moduko funtzionaltasuna duen lehen operadorea estatu mailan.
Anac Mobile mugikorretarako webgunearen bitartez, tailerretako langileek zuzenean eskuratu ahal izango dituzte autobusetan erabiltzen diren lubrifikatzaileen eta izotz aurkakoen analisiak. Ibilgailu bakoitzaren motorreko olioaren edo izotz aurkakoaren analisien historikoarekin, lubrifikatzaileen kontserbazio egoera erakusten duten parametro guztien bilakaera egiaztatu ahal izango dute zehatz-mehatz. Motorren eta multzo diferentzialen zaintzarako funtsezko lan tresna da, teknikariei arazoa garaiz identifikatzen eta matxura posibleei aurrea hartzen uzten baitie. Azken finean, helburua da prebentzioko mantentze lanak hobetzea.
Horrez gain, erregaiaren kontsumoak nabarmen egin du behera azken urteetan, ibilgailuetan ingurumenarekin errespetutsuagoak diren teknologiak erabiltzen ari direlako eta era efizienteagoan gidatzeko ezarri den EKObus sistemaren moduko sistema ekologikoak ezarri direlako.