Berriak

Transports Metropolitans de Barcelona (TMB) enpresaren ordezkaritza bat Dbus-en, bisitan

IMG_6067_PEQDbusek Transports Metropolitans de Barcelona (TMB) enpresaren ordezkaritza baten bisita eduki du gaur. Bartzelonako gune metropolitanoko metro eta autobus garraio publikoak kudeatzen dituen enpresa nagusia da TMB. TMBko teknikariek Kotxetegien instalazioak ezagutu dituzte, eta autobus flotan instalatutako azken aurrerapen teknologikoen xehetasunak egiaztatu dituzte, aurrerapen horiei esker Dbuseko autobusek abiadura komertzial handia baitute.

Ordezkaritza oso interesatuta agertu da EKObus sistemaz, flotaren efizientzia energetikoa eta zerbitzuaren puntualtasuna hobetzeko munduan dagoen sistema aitzindaria baita. Sistema 2013az geroztik dago Dbusen eta tableta bat dauka gidariaren postuaren ondoan, laguntza gisa. Tabletak kontsignak ematen ditu, irudi bidez, modu iraunkorragoan eta ezarritako ordutegiak betez gidatzen laguntzeko. EKObusek elkarren osagarri diren bi sistema ditu gidatzea eta puntualtasuna optimizatzeko: Batetik, anti-bunching sistema bat (bat ez egiteko sistema) geltokietan ordutegiak hobeto betetzeko eta, bestetik, modu eraginkorragoan gidatzen laguntzeko sistema bat. 

TMBko arduradunek, halaber, Dbusen ezarritako beste sistema batzuk ezagutu dituzte, zehazki, puntualtasuna eta abiadura komertziala handia edukitzea eta Donostiako hiritar askok Dbuseko autobusak erabiltzea ahalbidetu duten sistemak. Dbusek 17,5 km/h-ko abiadura komertziala dauka. Abiadura hori beste hiri batzuetan baino askoz handiagoa da, esaterako, Bartzelonakoa eta Madrilekoa baino askoz handiagoa, hiri horietan abiadura komertziala 12 Km/h ingurukoa baita. Ildo horretan, Bartzelona prestazio handiko lineak gehitzen ari da eta autobusen abiadura komertziala hobetzea ahalbidetzen duten sistemak analizatzen, eta EKObus da sistema horietako bat.