Berriak

Dbus-ek 21 hiri baino gehiagoko garraio operadoreak bildu ditu Donostian

IMG-20171128-WA0001Azaroaren 27 eta 28an Dbuseko instalazioetan elkartu da ATUC Espainiako garraio operadoreen elkarte nagusiaren Teknologia Berriak, Marketina eta Kalitatea Batzordea. Jardunaldi hauetan hainbat hiritako 21 garraio operadorek parte hartu dute, hala nola , hala nola Madril, Bartzelona, Valentzia, Sevilla, Palma edo Tenerifekoek, bai eta garraio publikoarekin lotura duten enpresa teknologiko batzuek ere.

Sektorean gaur-gaurkoak diren gaiak aztertu dira Batzordean. Javier Vallejok, Dbuseko zuzendariondokoak, Dbusen inplementatu diren eta baliabideak optimizatzen uzten duten planifikazio sistema adituak aurkeztu ditu. Sistema horiekin gidarien eta flotaren ordutegiak modu eraginkorrean antolatu daitezke eta horren bitartez zerbitzua hobetu.

Jardunaldietan, halaber, gai hauek aurkeztu dira: 

  • Irisgarritasuna eta garraio moduen elkarbizitza Tenerifen (TITSA) eta Bartzelonan (TMB). 
  • Mugikorraren bitartezko ordainketa modua garraio publikoan, MASABI enpresa teknologikoaren eta Tenerifeko metropoliko operadorearen esperientziekin. 
  • TUSSAM eta EMTUSA operadoreek Sevillan eta Gijonen, hurrenez hurren, ezarritako gidaritza eraginkorreko sistemak eta gidatzen laguntzeko sistema.

Era berean, bertaratzen direnek gidaritza eraginkorrerako beste garapen teknologiko batzuk ezagutu ahal izango dituzte  bihar Donostian egingo den EBSF_2 proiektu europarraren jardunaldiaren barruan. Zehazki, Donostiako eta Madrileko erakusleetan garatutako ekintzak ikusi ahal izango dituzte proiektu horren barruan, zeinak etorkizuneko autobusaren garapenean aurrera egin nahi baitu. Ildo horretan, ATUC Batzordeko partaideek Irizar lantegia bisitatzeko aukera edukiko dute, izan ere, Irizarrek fabrikatzen du Konpainiaren autobus %100 elektrikoak, 2014az geroztik Dbusen inplementatu direnak.