Pribatutasun politika

Pribatutasun Politika honek (aurrerantzean, “PRIBATUTASUN POLITIKA”) arautzen du, oro har, DONOSTIAKO TRANBIA KONPAINIA SAUk (aurrerantzean, “DBUS”) egiten duen datu bilketa eta tratamendua, datu horiek hauek izanik: (i) www.dbus.eus domeinu izenaren bitartez (aurrerantzean, “WEBGUNEA”) eskuragarri dagoen web orriaren erabiltzaile gisa eta une bakoitzean WEBGUNEAren bitartez eskuragarri dauden zerbitzuen erabiltzaile gisa ere ematen dizkiguzun datu pertsonalak; eta (ii) datuak eskuratzeko behar bezala identifikatuta dauden beste sistema batzuen bitartez jasotako beste datu batzuk. Hori dena alde batera utzita WEBGUNEAn edota beste kanal batzuetan erabilgarri dauden atal, galdetegi edo zerbitzu batzuetan informazio egokia emateko eta, kasua bada, zure baimena eskuratzeko ezarritako aurreikuspen espezifikoak.

DBUSek PRIBATUTASUN POLITIKA aldatzeko eskubidea dauka, lege, jurisprudentzia edo administrazio alorreko berritasunetara eta une bakoitzean bere jardueraren esparruan garatzen dituen jardunbideetara egokitzeko, une oro kontuan izanda zure eskubideak eta interesak.

Dena dela, DBUSek PRIBATUTASUN POLITIKAn sartu ahal izateko egokiak diren baliabide teknikoak emango dizkizu, datuen babesaren alorrean aplikatu beharreko araudiaren arabera dagozkigun informazio obligazioak behar bezala betetzeko.

1. Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

DONOSTIAKO TRANBIA KONPAINIA, SAU da zure datuen tratamenduaren arduraduna. Sozietatea Donostian (Gipuzkoa), Fernando Sasiain kaleko 7an helbideratuta dago, eta Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskribatuta -1.001. liburukia, 126. folioa, SS-572 orria eta 1. Idazpena-, eta A-20003737 IFZa dauka.

Datuen babesaren alorrean aplikatu behar den araudian ezarritakoaren arabera, Datuen Babesaren Ordezkari bat daukagu izendatuta (DPO). Ordezkari hori DBUSeko pribatutasunaren kudeaketaz eta kontrolaz arduratzen da eta dpo@dbus.eus posta elektronikoko helbidearen bitartez jarriko ahal izango duzu harremanetan harekin.

2. Nola lortu ditugu zure datuak?

DBUSen tratatzen ditugun datuak zuk zeuk bide hauen bitartez emandakoak dira: (i) WEBGUNEAn eta/edo beste kanal batzuetan nabigatzean betetzen dituzun galdetegien bitartez (adibidez, WEGUNEAn erabiltzaile gisa erregistratzeko galdetegia –halakorik balego–, harremanetarako galdetegiak, enplegu eskaintzei edota hautaketa prozesuei buruzko galdetegiak, etab.); (ii) kontsultaren bat egiteko mezu elektriko bat bidaliz; edo (iii) datuak eskuratzeko behar bezalako identifikatutako beste sistema batzuen bidez.

Hala adierazten denean, eskatutako datuak nahitaez eman beharko dira, eta datuak eman ezean ezingo da zure eskaera kudeatu.

Emandako datuak hirugarren bati buruzkoak badira, bermatuko duzu hirugarren horri PRIBATUTASUN POLITIKAREN berri eman diozula eta bere datuak DBUSi emateko eta aurrerago adierazten diren xedetarako baimena eman dizula.

Horrez gain, jakinarazten dizugu DBUSek bera presente dagoeneko sare sozial bakoitzean dituen profil korporatiboen bitartez tratatu ditzakeela sare sozialetan dauden zure datuak, hori dena sare sozial bakoitzean ezarritako termino eta baldintzetan.

3. Zer datu mota tratatzen ditugu?

DBUSen tratatzen ditugun datuak galdetegi egokien bitartez eta posta elektroniko bidez zuk zeuk emandakoak dira, bai eta, kasua bada, DBUSek presente gaudeneko sare sozialetan edota datuak eskuratzeko behar bezala identifikatutako beste bide batzuetan dituen profil korporatiboen bitartez lortzen ditugunak ere.

DBUSen, datu kategoria hauek tratatzen ditugu bereziki:

  • Harremanetarako identifikazio datuak (adibidez, izena, abizena, NAN, posta helbidea eta posta elektronikoko helbidea, telefonoa, etab.).
  • Bankuko datuak eta transakzio ekonomikokoei buruzkoak.
  • WEBGUNEAN erregistratutako erabiltzaile gisa identifikatzeko kodeak eta pasahitzak.
  • WEBGUNEaren bidez egiten dituzun erosketei eta/edo zerbitzu kontratuei buruzko datuak.
  • Interneteko nabigazio datuak (adibidez, IP helbidea, web orrietako bisitak, wifi sareetako konexioak, etab.).
  • Ezaugarri pertsonalen, prestakuntzaren, enpleguaren eta beste ezaugarri batzuen gaineko datuak (DBUSeko enplegu eskaeren/eskaintzen edo/eta hautaketa prozesuen kasuan, non zeure borondatez parte hartu duzun).
  • Bankuko datuak eta transakzio ekonomikokoei buruzkoak.
  • DBUSek antolatutako jarduera eta ekitaldietan parte hartzen duten interesdunen irudia, haien baimenarekin.
  • Gure instalazioetan edo/eta gure flotako ibilgailuetan ezarritako bideozaintzako sistemak hartutako irudiak.

4. Zer xederekin eta zer legitimaziorekin tratatzen ditugu zure datuak?

Xede hauetarako tratatzen ditugu zure datu pertsonalak:

  • WEBGUNEAren erabiltzaile gisa erregistratzeko kudeatze eta izapidetze lanak egiteko, erregistratu ahal denean eta kontratu aurretik zuk eskatutako neurriak edo arlo horretan zurekin ezarritako kontratu harremana oinarri hartuta.
  • DBUSek WEBGUNEAren bitartez zure esku jartzen dituen eduki eta zerbitzuetara sartzeko duzun modua eta horiei ematen diezun erabilera kudeatzeko, tartean direla blog zerbitzuak, sare sozialak edo une bakoitzean WEBGUNEAren bidez eskuragarri dauden beste funtzio batzuk, eta hori guztia kontratu aurretik zuk eskatutako neurriak edo arlo horretan zurekin ezarritako kontratu harremana oinarri hartuta.
  • WEBGUNEAren bidez DBUSekin formalizatzen dituzun produktu edo zerbitzuen kontratazioa izapidetzeko eta kudeatzeko eta, oro har, gure produktu edo zerbitzuak eskuratzeagatik gurekin ezartzen duzun kontratu harremana zaintzeko, kudeatzeko eta kontrolatzeko, hori dena kontratu harreman hori oinarri hartuta.
  • WEBGUNEAren bidez eskuragarri dagoen barruko informazio sistemaren bidez emandako informazioa jasotzeko eta kudeatzeko eta, hala badagokio, informatutako gertakariak ikertzeko, hori guztia DBUSi dagozkion lege betebeharrak (2/2023 Legea, otsailaren 20koa, arau hausteei eta ustelkeriaren aurkako borrokari buruzko informazioa ematen duten pertsonak babesteari buruzkoa) bete behar direla oinarri hartuta.
  • WEBGUNEAn eskuragarri dugun Gardentasun Atariaren bidez, herritarren eskura legez jarri behar ditugun datuak beti eskuragarri edukitzeko, hori guztia gure lege betebeharrak (gardentasun arloan aplikagarria den araudia) bete behar direla oinarri hartuta.
  • WEBGUNEAn eskuragarri dugun Kontratatzailearen Profilaren bidez, herritarren eskura legez jarri behar ditugun datuak beti eskuragarri edukitzeko, hori guztia gure lege betebeharrak (sektore publikoko kontratuen arloan aplikatu beharreko araudia) bete behar direla oinarri hartuta.
  • WEBGUNEAren bidez edo posta elektronikoaren bidez informazioa eskatzeko eta iradokizunak, kexak edo erreklamazioak egiteko izapideak egiteko eta kudeatzeko, hori dena zure baimena oinarri hartuta.
  • Baimena eman duzun kasuetan, DBUSek antolatutako jarduerak eta ekitaldiak kudeatzeko eta zabaltzeko, zure irudia eta identifikazio datuak erabiliz, hori guztia zuk emandako baimena oinarri hartuta.
  • Lan eskaera edo lan eskaintza batean izena ematea eta dagokion hautaketa prozesuan parte hartzea kudeatzeko, hori guztia kontratu aurreko neurriak hartzeko egin duzun eskaera (lan eskaera) oinarri hartuta, bai eta ondoren enplegu poltsetan sartzeko ere, horretarako baimena eman baduzu (eta baimen hori oinarri hartuta).
  • Pertsonen eta ondasunen segurtasuna eta osotasuna bermatzeko, gure instalazioetan edo/eta gure ibilgailuetan ezarritako bideozaintzako sistemaren bitartez irudiak hartuz, hori dena jendearen interesekoa dela (pertsonen eta ondasunen segurtasuna) oinarri hartuta.

Gogorarazten dizugu tratamenduaren legitimazioaren oinarria zuk emandako baimena denean edozein unetan baimen hori baliogabetu dezakezula, askatasunez eta doan, zure datuen tratamenduari, hurrengo 7 atalean adierazitako moduan.

5. Nori jakinarazten dizkiogu zure datuak?

Legeak hala aginduta DBUS behartuta dagoen kasuak alde batera utzita (adibidez, Zerga Administrazioak, Justizia Administrazioak eta beste Administrazio Publiko batzuk), zure datuak ez zaizkie hirugarren erakundeei jakinaraziko, zuk baimendutako kasuetan izan ezik.

Ez dago aurreikusita zure datuak nazioartean transferitzea.

6. Zenbat denboran gordeko ditugu zure datuak?

Oro har, zure datuen tratamendurako eman zenuen baimena ezeztatzen ez duzun bitartean edo datuak kentzeko eskatzen ez duzun bitartean gordeko ditugu zure datuak, bai eta DBUSek bete behar dituen legezko obligazioak betetzeko behar duen denboran ere.

Dena dela, jakinarazten dizugu DBUSek datuak arazteko politikak ditu barruan ezarrita, bere esku dituen datu pertsonalen kontserbazio epeak kontrolatzeko; beraz, datu horiek ezeztatu ahal izango dira, datu bilketaren helbururako beharrezkoak edota egokiak ez direnean.

Bereziki, hau ohartarazten da:

  • WEBGUNEAren bidez eskuragarri dagoen informaziorako barne sistemaren bidez emandako informazioa jasotzeko eta kudeatzeko, zure datuak 3 hilabetez gordeko dira gehienez ere, baina dagokion ikerketarako kontserbatu ahal izango dira, ikerketa hasi behar denean, eta informazioko barne kanal horretan eskuragarri dagoen pribatutasun politika espezifikoan xedatutakoaren arabera arautuko da.
  • Gure instalazioetan eta gure ibilgailuetan ezarritako bideozaintzako sistemari dagokionez, ohartarazten da hartutako irudiak hilabete bat igaro eta gero ezabatuko direla.
  • Enplegu eskaerak kudeatzeko, zure datuak dagokion hautaketa prozesuan parte hartzea kudeatzeko behar den epean gordeko dira eta, hautagaitza espontaneoen kasuan, gehienez 2 urtean.

 

7. Zein dira zure eskubideak?

Datuen babesaren alorrean aplikatu beharreko araudiak zure datu pertsonalei lotutako hainbat eskubide ematen dizkizu, eta datu horien tratamenduan zehar erabili ahal izango dituzu eskubide horiek. Hauek dira aipatutako eskubideak:

  • Zure datuak eskuratzeko eskubidea: zure datuak eskuratzeko eskubidea duzu, jakiteko zuri buruzko zer datu pertsonal tratatzen ari garen.
  • Zure datuak zuzentzeko edo ezabatzeko eskatzeko eskubidea: egoera jakin batzuetan, zuri buruz tratatzen ari garen eta oker dauden datuak zuzendu ahal izango dituzu edo, baita ere, datuak kentzeko eskatu, besteak beste datuak beharrezkoak ez badira datu bilketaren helburuetarako.
  • Zure datuen tratamendua mugatzeko eskatzeko eskubidea: egoera jakin batzuetan, zure datuen tratamendua mugatzeko eskatu ahal izango diguzu, eta kasu horretan jakinarazten dizugu soilik erreklamazioak egiteko edo erreklamazioen defentsarako gordeko ditugula, datuen babesaren alorrean aplikatu beharreko araudiak aurreikusten duenari kasu eginda.
  • Zure datuak eramateko eskubidea: egoera jakin batzuetan, zuri buruz eman dizkiguzun datu pertsonalak erabilera arrunteko eta irakurketa mekanikoko formatu egituratuan jasotzeko eskubidea duzu, tratamenduaren beste arduradun bati bidaltzeko.
  • Zure datuak tratatzearen aurka agertzeko eskubidea: egoera jakin batzuetan eta zure egoera berezi horri lotutako arrazoiengatik, zure datuen tratamenduari ezetz esateko eskubidea izango duzu, eta kasu horretan tratatzeari utziko genioke, ez bada legezko arrazoiengatik edo balizko erreklamazioak egiteko edo defendatzeko gorde egin behar direla.

Era berean, zure datuen tratamenduaren oinarria zure baimena denean, eskubidea duzu baimena edozein unetan kentzeko, baimena kendu aurretik egindako tratamenduaren zilegitasunean eraginik eduki gabe.

Eskubide horiek baliatu ahal izango dituzu DBUSi eskaera idatzia bidaliz, lopd@dbus.esposta elektronikoko helbidera.

Bukatzeko, adierazi behar dizugu Kontrol Agintaritza eskumendunari (Datuen Babeserako Euskal Agintaritzarekin eta) erreklamazioa aurkeztu ahal izango diozula, bereziki zure eskubideak baliatzean pozik geratu ez bazara. Agintaritza horrekin harremanetan jartzeko, bere web orrira jo dezakezu: www.avpd.eus.

8. Segurtasun neurriak

DBUSek konfidentzialtasun osoz eta datuak sekretupean gordetzeko obligazioa betez tratatuko ditu beti zure datuak, datuen babesaren alorrean aplikatu beharreko araudian aurreikusitakoaren arabera, eta, horretarako, zure datuen segurtasuna bermatzeko eta zure datuak aldatzea, galtzea edo baimenik gabe tratatzea edo eskuratzea saihesteko beharrezkoak diren neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartuko ditu, teknologiaren egoera, gordetako datuen izaera eta datuok dauzkaten arriskuak kontuan hartuta.

9. Cookie politika

Horrez gain, adierazten dizugu DBUSek Cookieen Politika bat duela ezarrita eta politika hori esteka honen bitartez eskuratu dezakezula.