Dbusek bikaintasuna bultzatzen duen politika du zerbitzuaren kudeaketan zein zerbitzua ematean. Horregatik, Konpainiaren hainbat lineak AENORen “UNE 13816” kalitateko arauaren araberako egiaztagiria dute. Dbus aitzindaria izan zen UNE-EN 13816 arauak xedatutako kalitate irizpideak lehentasunez ezartzen, bai eta AENORen egiaztagiria lortzen lehen garraio enpresa ere Euskal Herrian .
Arauak kalitatea azpimarratzen du bereziki erabiltzaileen premien eta itxaropenen ikuspegitik. Horregatik, kalitate egiaztagiria duten hiru linea nagusietan ez ezik Donostiako hiriko autobus linea guztietan aplikatzen ari dira funtzionamenduko prozedura berak eta eskakizun berak; horrenbestez, kalitate maila altu bera bermatzen du Dbusek hiriko autobus sare osoko autobusetan.
Pribatutasun politika
Hau da Dbusen Kalitate Politika:
- Kalitatea lehendabiziko gauza da. Kalitatea gure lehentasuna izan behar da.
- Dbusek liderra izan nahi du bidaiarien garraio zerbitzuetan, eta horretarako zerbitzua etengabe hobetzen ari da.
- Bezeroak eta erabiltzaileak guk egiten dugun guztiaren arreta gunea dira. Zerbitzua gure ahalegin guztien emaitza da, eta gure bezero eta erabiltzaileen itxaropenak bete behar ditu.
- Dbusen ustez langileak dira dugun balio nagusia, eta hori dela-eta modu aktiboan laguntzera eta taldean lan egitera bultzatzen ditugu.
- Etengabeko hobekuntza ezinbestekoa da gure arrakastarako. Horrek lagundu beharko liguke gure negozioa hobetzen, errentagarritasun ekonomiko eta sozialeko irizpideei erantzunda.
Kalitatearekiko konpromisoak
Konpainia leiala da kalitateari lotuta hartuta dituen konpromisoekiko, eta, AENOR egiaztagiria lortuta duten lineei ez ezik, hiriko alde guztietatik dabiltzan eta gune horiek elkar lotzen dituzten lineetan ere aplikatzen ditu konpromiso horiek, bidaiariei ahalik eta zerbitzurik hoberena eskainita.