Dbus-ek ohartarazten du sare sozialetan iruzurra egiten ari direla
Dbusek jakinarazi du sare sozialetan iragartzen ari direla 2 euroren truke eros daitekeela bidaia kopuru mugagabea egiteko aukera ematen duen Mugi txartel bat, eta ohartarazten du iragartzen den hori guztiz gezurra dela.
Era berean, erabiltzaile guztiei eskatzen die argitalpen horren estekan ez sartzeko, eta beren datuak ere ez sartzeko, horrek ekar dezakeen arriskuagatik.