Berriak

Dbusen autobus zerbitzua Anoetara (Reala – PAOK Salonica FC)

Urtarrilaren 30ean, ostegunean, Dbusek auzo desberdinetatik Anoetaraino (Reale Arena) doazen autobus zerbitzu bereziak eskainiko ditu Reala eta PAOKen arteko 21:00etan izango den partidarako.

Boulevard eta Urbietatik:

28, 26 y 21 lineak eta FT linea berezia 20:00etatik minutu gutxiro.

Grosetik:

– Zerbitzuak Groseko Anbulatoriotik, hurrengo geltokiekin: Nafarroa Hiribidea, Ategorrieta, Galtzara Nagusia, Colón Pasealekua eta Renfe-Bus Geltokiak:
17 linea eta FT linea berezia 20:00etatik 10-15 minuturo.

Antiguotik:

– Irteerak Lugaritz 27tik, eta geltokiak Tolosa Hiribidean, Zumalakarregi Hiribidean eta Pio Barojan:
FT linea berezia, 10 minuturo, 20:00etatik 20:50era arte.

Altzatik:

– Zerbitzuak Santa Barbaratik (Altza), Altzan geltokia egin eta 5 min. Ondoren Larratxon:
FT linea berezia, 20:00etan.

Intxaurrondo eta Egiatik:

– Zerbitzuak Txara-Zarategitik, eta geltokiak ondoren Egian, Loiolan eta Erriberetan:
27 linea eta FT linea berezia, 20:00, 20:15 eta 20:30ean.

Bidebieta, Herrera, Intxaurrondo Zaharra eta Ategorrietatik:

– Zerbitzua Pasai San Pedro 25-etik, eta geltokiak Juan XXIII (Bidebieta), Kontadoreak, Mirakruz Gaina, Ategorrieta, Galtzada Nagusia, Colón Pasealekua eta Renfe-Bus Geltokiak:
FT linea berezia, 20:10ean.

Martutene eta Loiolatik:

– Ohiko zerbitzuak Martutene eta Loiolatik 26 linearen ibilbidearekin
26 linea, 19:55ean, 20:10ean, 20:20ean eta 20:30ean.

Aietetik:
– 31 linearen ohiko zerbitzuak Aietetik (La Cumbre), Aiete Pasealekua, Oriamendi eta Begiristain-etik Anoetaraino, 30 minutuz behin.

 

Era berean, partida ostean zerbitzu bereziak eskainiko dira auzoetara itzultzeko.

> Informazioa ikusi (pdf)