Martxoak 8, larunbata: lotura zerbitzua Garbera-Suhiltzaileen Parkea
Donostiako Suhiltzaileen Parkean jardunaldi irekia dela eta, martxoaren 8an, larunbatean, Dbusek lotura zerbitzua eskainiko du Garbera (Dbusen ohiko geltokiaren ondoan) eta Suhiltzaileen Parkearen artean (aparkaletutik), 9:30etik 13:30era gutxi gorabehera. Txartelaren prezioa ohikoa izango da.