Mugi txartelak

MUGI TXARTEL MOTAK

MUGI TXARTEL ARRUNTA

Mugi txartel arrunta pertsonalizatua da (argazkia du); beraz, pertsonala eta besterenezina da. Hau da, txartel honekin ezin da Dbusen beste pertsona batzuen bidaia ordaindu.

DBUSeko autobusetan Mugi txartel arruntarekin ordaintzen denean, beti billete arruntaren tarifa deskontatuko da eta tarifa horren zenbatekoa gauden hilean egindako bidai kopuruaren araberakoa izango da.

MUGI TXARTEL HOBARIDUNA

Gaur egun hauek dira dauden Mugi txartel hobaridunak :

  • Gazteentzako Mugi txartela (6-25 urtekoentzat)
  • Mugi txartel soziala
  • Adinekoentzako Mugi txartela (65 urtetik gorakoentzat)
  • Ezinduentzako Mugi txartela (minusbaliotasun gradua %65ekoa edo handiagoa dutenentzat edo Mugikortasun baremoa 7koa edo gehiagoko dutenentzat)
  • Familia ugarien txartela (FN20 edo FN50)mugi

Txartel horiekin DBUSeko autobusetan ordaintzen denean, beti billete arruntaren tarifa deskontatuko da, eta tarifa horren zenbatekoa gauden hilean egindako bidai kopuruaren araberakoa izango da. Dagozkien hobariak txartela kargatzerakoan aplikatuko dira beti; inoiz ez autobusean.

Familia ugariko kideek beren kategoriari dagokion hobaria gehituko diote Mugi txartelen hobariari (orokorra edo berezia).

MUGI TXARTEL ANONIMOA

Mugi txartel anonimoarekin pertsona batek baino gehiagok bidaiatu dezakete Dbusen, betiere txartelean horretarako behar beste dirua badago. Linea aldaketak ere egin daitezke. 

Txartel anonimoak hamabi hilabeteko balioa du, azken aldiz kargatu den egunetik hasita. Txartela berriro aktibatu eta txartelean geratu den saldoa aprobetxatu ahal izateko, kargatu egin beharko da (gutxienez 5 €).

MUGI TXARTELAK ESKATZEA ETA KARGATZEA

Mugi txartel guztiak dagokion ikurrarekin identifikatutako prentsa establezimenduen sarean igorriko dira (baimendutako kiosko, liburu denda eta estankoak): Txartelak posta bidez ere eskatu daitezke, bai eta internet bidez ere. Kontsultatu nola eta baldintza guztiak Mugi-ren web orrian. 

Jada aktibatu daitezke Dbuseko autobusetan internet bidez egiten diren MUGI txartel pertsonalizatuen kargak. Kontsultatu informazio gehiago

MUGI TXARTEL HOBARIDUNEN ABANTAILAK DBUSEKO AUTOBUSETAN

Mugi txartelak (arruntak eta hobaridunak) pertsonalak eta eskualdaezinak dira. Mugi txartel batzuei ematen zaizkien hobariekin Dbuseko bidaia txartelaren prezioa ere murrizten da. Hobariak txartela kargatzerakoan aplikatzen direnez, autobusetan bidaia txartel arruntari dagokion zenbatekoa deskontatuko da betiere hilean egin diren bidaia kopuruaren arabera, bai txartel arruntarekin ordainduta bai hobaria duen txartel batekin ordainduta.

ALDAKETAK

Dbuseko autobusen artean baimenduta dauden linea aldaketak, linea aldaketen taulan onartzen direnak, doan izango dira, betiere lehen autobusean baliozkotzen denetik bigarren autobusean baliozkotzen denera arte 45 minutu baino gehiago igaro ez bada. Linea aldaketen taula autobus markesinetan dago ikusgai, bai eta www.dbus.eus Dbuseko web orrian ere.

Operadore desberdinen arteko garraio aldaketak (adibidez, Dbus eta Lurraldebus garraioen arteko autobus aldaketak) doakoak dira. 

Bidaia kontagailuan aldaketak bidaia bakartzat hartzen ditu txartelaren bidaia kontagailuak.