Berriak

Dbusen autobus zerbitzua Anoetara (Reala – Olympique Lyonnais)

Azaroaren 5ean, ostegunean, Dbusek auzo desberdinetatik Anoetaraino doazen autobus zerbitzu bereziak eskainiko ditu Reala eta Olympique Lyonnais-en arteko 18:45ean izango den partidarako.

ALDAKETAK SEGURTASUN DISPOSITIBO BEREZIA DELA ETA

Partidarako segurtasun dispositibo berezia dela eta, trafikoa eten egingo da Anoeta inguruan, Dbuseko zerbitzuetan mozketak eta desbideraketak eraginez 16:45etik 19:00etara gutxi gorabehera. Madril Hiribideko, Zorroaga pasealekuko, Zorroaga Gaineko eta Begiristain Doktorea pasealekuko (Ospitaleen ingururaino) geralekuak zerbitzurik gabe geldituko dira. Pio XII.aren ingurura eta Ospitaleen ingurura eramango dira hurrenez hurren.

 

AUTOBUS ZERBITZU BEREZIAK

Boulevard eta Urbietatik:

28, 26 y 21 lineak eta FT linea berezia 17:45etik minutu gutxiro.

 

Grosetik:

  • Zerbitzuak Groseko Anbulatoriotik, hurrengo geltokiekin: Nafarroa Hiribidea, Ategorrieta, Galtzara Nagusia, Colón Pasealekua eta Renfe-Bus Geltokiak:

17 linea eta FT linea berezia  17:45etik 10-15 minuturo.

 

Antiguotik:

  • Irteerak Lugaritz 27tik, eta geltokiak Tolosa Hiribidean, Zumalakarregi Hiribidean eta Pio Barojan:

FT linea berezia, 10 minuturo, 17:15etik 18:35era arte.

 

Altzatik:

  • Zerbitzuak Santa Barbaratik (Altza), Altzan geltokia egin eta 5 min. Ondoren Larratxon:

FT linea berezia, 17:45ean.

 

Intxaurrondo eta Egiatik:

  • Zerbitzuak Txara-Zarategitik, eta geltokiak ondoren Egian, Loiolan eta Erriberetan:

27 linea eta FT linea berezia, 17:45, 18:00 eta 18:15ean.

 

Bidebieta, Herrera, Intxaurrondo Zaharra eta Ategorrietatik:

  • Zerbitzua Pasai San Pedro 25-etik, eta geltokiak Juan XXIII (Bidebieta), Kontadoreak, Mirakruz Gaina, Ategorrieta, Galtzada Nagusia, Colón Pasealekua eta Renfe-Bus Geltokiak:

FT linea berezia, 17:55ean.

 

Martutene eta Loiolatik:

  • Ohiko zerbitzuak Martutene eta Loiolatik 26 linearen ibilbidearekin

26 linea, 17:40, 17:55 eta 18:10ean.

 

Aietetik:

  • 31 linearen ohiko zerbitzuak Aietetik (La Cumbre), Aiete Pasealekua, Oriamendi eta Begiristain-etik Anoetaraino, 30 minutuz behin.

 

PARTIDA OSTEKO AUTOBUSAK AUZOETARA

Partida amaitu ondoren auzo guztietara zerbitzu bereziak eskainiko dira.

Adi: segurtasun arrazoiengatik, partida amaitu eta 15 minututan itxita egongo da gunea. Auzoetarako zerbitzuak aldi hori amaitutakoan irtengo dira.

> Informazio osoa