Internet bidezko bonobus txartelen birkarga
Duela egun batzuk aurrerapen teknologiko berria, internet bidezko birkarga, erabiltzen ari da Donostiabus konpainiak bere bonobus txartelak kargatzeko.
KUTXAK garatu duen sistema honen bidez, kutxanet-eko txartel atalean, donostiabuseko bonobus txartelak aurrez kargatu ahal dira.
Ekintza honekin erraz erantzun nahi izan zaie beste erabiltzaileen txartel ordainketa egiten duten kasuei adibidez, gurasoek seme-alaben edo enplegatzaileek langileen ordainketak egiten duten kasuei.
Funtzionamendua honako hau da:
1) Kutxaneteko txartel ataletik eta zordunketa atala aukeratuta, onuradun txanpon-txartelaren zenbakia eta birkargatu nahi den kopurua markatu behar da. Erabilera hau KUTXAK banatutako garraio txartelentzako bakarrik da baliogarria, guztira 200.000 inguru momentu honetan.
2) Aurrekarga egin ondoren titularrak kargatzeko eragiketa bukatu beharko du txartela Kutxako kutxazain batean sartuz. Kutxazainean “kargatzeko aginduen eguneraketa” aukeratu beharko du. Erabiltzen duen txanpon-txartelaren arabera, birkargatzeko aukera hauek bakarrik azalduko zaizkio, bonobus arrunta edo/eta hileko bonobusa. Momentu honetan, erabiltzaileak aurrekargaren kopuruaren arabera aukeratu ahal izango du bietatik, bonobus arrunta edo hileko bonobusa, zein kargatu. Eragiketa honetan kutxazainak ez du PIN-arik eskatzen.
Bigarren urratsa ez bada bete, aurrekarga ezeztatu ahal da kutxanetetik, baita txartelen bonobus ataletik ere, horretarako aurrekarga egindako kontua aukeratuz.
Ekintza berri honekin erabiltzaileei zerbitzu gehiago ematen diegu. Dagoeneko 7.000 erabiltzaile baino gehiagok eskuratu du duela hilabete batzuk Donostiabuseko autobusetan erabiltzen ari den kontakturik gabeko txartelak.
Egokia da gogoraraztea kontakturik gabeko txartel hauek eskuratzeko ez dela KUTXAKO bezero izan behar, nahiz eta KUTXAK banatu. Berez, momentu honetan txartelen %20ren jabeak ez dira entitate honen bezero baino txartelak birkargatu ditzakete KUTXAKO kutxazainetan beste entitateko zordunketa edo kreditu txartelen bidez.