2017ko otsailaren 13tik aurrera, Dbusek Bat eta Barik txartelak erabiltzeko aukera ematen du bidaia ordaintzeko. Dbus da txartel horiek Gipuzkoan erabiltzeko aukera eman duen lehenengo autobus-operadorea.
Bat eta Barik txartelak Dbusen linea guztietan erabili daitezke.
DBUSEN BALIO DUTEN BAT ETA BARIK TXARTEL-MOTAK
Bat eta Barik txartel-mota guztiak erabil daitezke Dbusen, pertsonalizatuak zein anonimoak. Txartel guztiek tarifa bera izango dute. Eta familia ugariko txartelek, berriz, % 20 edo % 50eko deskontua izango dute ezarritako tarifekiko.
DBUSEKO TARIFAK
Bat eta Barik txartelek Mugiren bidaien lehenengo tarteari dagokion deskontua izango dute.
2025eko urtarrilaren 5etik aurrera, 6 eta 11 urte bitarteko haurrek gazteentzako Bat eta Barik txartelarekin baliozkotuz gero doan bidaiatuko dute, ez zaie saldorik kenduko txarteletik. 12 urte betetzen dituzten egunetik, dagokien tarifa deskontatuko zaie txarteletik.
AUTOBUS-ALDAKETAK
Dbuseko autobusen arteko aldaketarik ezin da egin Bat eta Barik txartelekin.