130 urteko historia
Abuztuaren 28an 130 bete dira Dbus sortu zenetik. Hona hemen bere historiako unerik azpimarragarrienen laburpen bat
– 1886: Donostiako Tranbia Konpainia sortu zen.
– 1887: lehen linea jarri zen martxan, Kontxa, Bulebarra eta Ategorrieta artean. Zaldiek tiratutako tranbia bat zen.
– 1897: lehen tranbia elektrikoak hasi ziren ibiltzen.
– 1948: trolebus elektrikoak sartu ziren.
– 1960: lehen diesel autobusak sartu ziren.
– 1981: Donostiako Udalak DTKren kapital sozialaren %100 erosi zuen.
– 2003: Marrutxipiko Kotxetegiak inauguratu ziren.
– 2005: Donostiako Tranbia Konpainiak Donostiabus izen komertziala hartu zuen, eta korporazioaren koloreak sartu zituen.
– 2005: lehen mikrobusak gehitu ziren flotan.
– 2014: lehen autobus elektrikoa hasi zen ibiltzen.
– 2016: Dbusek 130 urte bete ditu, eta duen autobus flota ekologikoenetakoa eta ingurumena gehien errespetatzen duenetakoa da.