Berriak

Aldaketak Dbusen 16 eta 28 lineetan maiatzaren 1etik aurrera, ostirala

Maiatzaren 1ean, ostiralean, aurreikusita dago Dbusek 16-Igeldo eta 28-Amara-Ospitaleak lineetan aldaketak martxan jarriko dituela, bi lineetan puntualtasuna hobetzeko eta ordutegiak hobeto betetzeko. Hauek dira egingo diren aldaketak.

 

16-IGELDO: 

  • Irailaren 1etik ekainaren 22ra: linearen maiztasuna 30 minutukoa izango da (maiatzaren 1ean hasiko da). Hori dela eta, Igeldoko eta Boulevardeko irteera orduak aldatuko dira, eta honela geratuko dira:
    • Irteerak Boulevardetik: xx:00h eta xx:30h
    • Irteerak Igeldotik:
      – 9:30ak arte: xx:00h eta xx:30h (aldaketarik gabe).
      – 9:30etik 21:30era: xx:15h eta xx:45h.
      – 21:30etik aurrera: xx:00h eta xx:30h (aldaketarik gabe).
  • Ekainaren 23tik abuztuaren 31ra: 20 minutuko maiztasuna.

Ordutegi eta maiztasunen aldaketak ez du eraginik geralekuen definizioan, ezta ibilbidean ere, aldaketarik gabe mantenduko dira-eta. Horrela, lineari fidagarritasuna eman nahi zaio urte osoan, herritarrei zerbitzu puntuala eta kalitate handiagokoa eskainiz.

 

  • 28-AMARA-OSPITALEAK:

Zehazki, astegunetan Boulevardeko irteera ordu batzuk aldatuko dira 7:10etik 8:55era bitartean (7:20tik 9:19ra bitartean Miramonetik), maiztasuna 7 minutukoa izango baita. Larunbatetan, 11:05etik 21:12ra bitartean Boulevardeko irteera orduak aldatuko dira (11:31tik 21:02ra bitartean Miramonetik), maiztasuna 7-8 minutukoa izango baita. Igande eta jaiegunetan ordutegiak lehen irteeretan eguneratuko dira, eta 11:05etik 20:07ra bitartean Boulevardeko (11:20tik 20:30era bitartean Ospitaleetatik), tarte horretan maiztasuna 8-9 minutukoa izango baita.