Berriak

Dbus-ek autobusetan ospatuko du Konpainiaren 140. urteurrena

Datorren ostiralean, abuztuak 28, Donostiako Tranbia Konpainiak 140 urte beteko ditu eratu zenetik; oso data berezia da, eta Dbusen herritar guztiekin partekatu nahi dugu.

Egun horretan Dbusen bidaiatzen duten pertsonek ezusteko opariak lortzeko aukera izango dute. Egunean zehar koloretako begiztak jarriko dira autobusetan, ausaz aukeratutako eserlekuetan. Begizta bakoitzak Dbusen trukatzeko sari bat izango du, hau da:

  • Dbusen doan bidaiatzeko txartelak, aktibatu eta hurrengo sei hilabetean.
  • Konpainiaren Dbus Zero autobus %100 elektriko berriaren maketak.
  • Dbus-eko tote bag

Begizta bat eskuratzea lortzen dutenek Dbusekin harremanetan jarri beharko dute oparia lortzeko –900 840 146 doako telefonoaren bidez–, eta orriaren atzealdean dagoen kodea adierazi.

Ekimena aurtengo ekainaren amaieran hasitako urteurren kanpainaren barruan kokatzen da, eta helburua herritar guztiei eguneroko bizitzan garraio publikoaren alde egindako apustua eskertzea da. Keinu horrek gure hiriko bizi kalitatea hobetzen laguntzen du, eta horri esker ospatzen dugu 140. urteurrena.

 

#Dbus140UrteZurekin