Berriak

Dbus-ek bat egingo du Euskararen Nazioarteko Egunarekin, autobusetan antzezlan txikiak antolatuz

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da eta Dbusek erakutsi nahi du egun horrekin bat egiten duela eta euskararen zabalkunderako eta sustapenerako egun horretan antolatzen diren jarduerak babesten dituela. Horretarako, aurten Dbusek antzezlan txiki batzuk antolatu ditu Donostiako autobusetan. 

Ostegunean Dbuseko autobusean aktore batzuk joango dira, bidaiarien artean, eta bidaiariak harrituko dituzte “Euskastellano” lanaren antzezpen txiki batzuekin. Atsotitz herrikoietan oinarritutako elkarrizketa bat antzeztuko dute, eta bidaiariek elkarrizketetan parte hartzeko eta aktoreekin interakzioan egoteko aukera izango dute. Horrela, ustekabeko antzezlanez gozatzeko aukera edukiko dute autobusen barruan doazenek, bai eta kultura eta euskararen zabalkundeari lotuta bidai esperientzia desberdina edukitzeko ere, erabiltzaileak euskaraz bidaiatzera ere bultzatuta. 

Antzezpenak azaroaren 30ean egingo dira, goizez eta arratsaldez, 5-Benta Berri, 13-Altza eta 28-Amara-Ospitaleak lineetan, horiek baitira Dbuseko linearik erabilienak.